«384 egileren argazkiak jaso ditugu, iaz baino 182 gehiago»

•ELKARRIZKETA OSOA BIHAR GOIERRIKO HITZA

Iosu Perez

Iosu Perez (Urretxu, 1963) Ostadar mendi taldeko kidea da. Urretxuko eta Zumarragako mendi elkarte hau osatu zutela 28 urte inguru izango dira. Perez piska bat beranduago batu zen. Mendiarekiko eta argazkilaritzarekiko zaletasunak uztartzen dira beregan. Carlos Mediavillarekin batera, Ostadar Mendi eta Naturako Argazki lehiaketaren ardura dauka. Lehiaketari lotutako lanez gain, aurten Perezek beste lan bat hartu du, Mendi Asteak hartzen dituen emanaldietako bat berak eskainiko baitu. Mongolian duela bi urte egindako argazkiekin ikusentzunekoa osatu du, eta hilak 24an emango du Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Hasieratik hastearren, menditik hasiko al gara? Beti egon naiz kirolari lotuta. Kirol federatua utzi nuenean, kuadrilako lagunak Ostadarrekin lotuta zeuden, ni hurbiltzen hasi nintzen. Mendizaletasuna horrela errotu zen nigan. Eta argazkigintzarekiko zaletasuna? Ia aldiberean sortu zitzaidan. Etxeko kamararekin hasi nintzen, lagunak diapositibakin hasi ziren, eta Kike Vierbucher argazkilariarekin ikastaro bat egin nuen. Hortik aurrera, nekien apurra edukiz betetzen hasi nintzen. Berekin ikasi nuen gozatzen, eta, neurri batean, bilatzen nituen emaitzak lortzen. Aurretik, kamararen botoia sakatu eta argazkiak ateratzen nituen, ezer gutxi jakin gabe. Ostadarrek antolatu duen 28. argazki lehiaketa da aurtengoa. Nolatan hasi zineten? Elkarteko batzar batean gaia atera zuen kide batek. Argazkilari afizionatuak bat baino gehiago ginen, eta gure gain hartu genuen lehiaketa antolatzeko lana. Hasieran zer izango zen ere ez genekien. Bildu ginen, eta martxan zeuden beste eredu batzuk aztertu genituen; Carlos Mediavilla, Iñaki Urkiola eta neu, Jon Mikel Intsaustik informatikarekin lagundu zigularik. 28. Ostadar Mendi Asteko egitaraua:
  • Hilak 20, igandea. Anjel Etxeberriaren omenezko 24. Haur ibilaldia: Izazpi, Samiño eta Oleta. Mendiko Argazkien 2. Ostadar rally-a haurrentzat. Irteera ordua: 8:30. Tokia: Zumarragako Euskadi plaza.
  • Hilak 21, astelehena. Euskal Herriko mendiak, Juan Mari Gabilondo. Urretxuko Aizpurunea kultur etxea, 20:00.
  • Hilak 22, asteartea. Everest, DVD dokumentala, Juanra Madariaga. Urretxuko Labeaga aretoa, 20:00.
  • Hilak 23, asteazkena. Koskulak 7028 metro, Felipe Uriarte. Zumarragako Zelai Arizti aretoa, 20:00.
  • Hilak 24, osteguna. Mongolia, Iosu Perez. Zumarragako Zelai Arizti aretoa, 20:00.
  • Hilak 25, osteguna. Mendi eta Naturako argazkien VI. Ostadar lehiaketa: argazkien emanaldia eta sari banaketa. Zelai Arizti aretoa.
  • Hilak 26, larunbata. Bazkideen ohiko batzar nagusia, Zelai Arizti aretoa, 20:00.
  • Hilak 27, igandea. Arabako Toloño mendira (1271 metro) igoera eta bazkaria.
  • Abenduak 9, ostirala. Etzi egingo duten haurren rally-ko sari banaketa. Labeaga aretoa, 20:00.
  • HITZAkide HITZAkide

     

    ELKARRIZKETAK

    ERREPORTAJEAK

    KIROLA

    Azken bideoak

     

    Argitalpen bereziak

    Gipuzkoa