Azokaren kokapenak desadostasunak sortu ditu Urretxun
Urretxuko asteroko merkatuan arazoak sortu dira. Gernikako Arbola plazako lanak zirela medio, azoka Areizaga-Kalebarren plazara jaitsi zuten.
Plazako lanak amaituta, merkatariek bozketa egin zuten euren kabuz, berriro ere lehengo lekura itzuli ala ez erabakitzeko. Ezezkoak irabazi zuen, eta udalak gora igotzeko esan dienean, hainbat saltzailek uko egin diote itzultzeari. Udalak gaia aztertuko du datozen egunetan.













