Zaldibiako Udalak Euskal Herriko garai berriaren «aukera historikoa» baliatzeko dei egin du
Euskal Herria «garai historiko berriaren atarian» denean, Zaldibiako Udalak gatazka politikoaren «konponbide integrala eta behin betikoa» lortze aldera konpromisoa hartu du. Azaroaren 8ko udalbatzarrean gehiengo osoz onartu zen adierazpena, Bilduren aldeko zazpi botorekin eta Zaldibia Herrigintzan taldearen aurkako bi botorekin. Adierazpen instituzionalak dio «ardura historikoa» dutela eragileek, «aukera hau arduraz baliatu eta bururaino eramateko». «Alderdi politikoek bezalaxe, insitutzioek, kasu honetan udalek, gure esku dagoen guztian egin beharko dugu irekitako aukera historikoa behar bezala baliatzeko. Udal honetan, aipatu norabidean lan egiteko konpromisoa hartu nahi dugu», dio mozioak. Herritarrei deialdia iritsarazi die Zaldibiako Udalak, «irekitako prozesua bultzatu, babestu eta sostengatu» dezaten. Herritarren parte-hartzea ezinbestekotzat jo du, eta «azken hitza herritarren esku utzi» beharra dago; «horixe baita, eta ez besterik, demokrazian oinarritutako bakea eraikitzea». Ekarpen «handiena» erdietsi beharreko akordioaren inguruan herritarrei galdetzea da. Eskaera eragile eta gobernuei Donostiako Nazioarteko Konferentziaren bost puntuak gatazkaren konponbiderako «ibilbide orria» direla dio Udalak. Atzerriko adituen inplikazioak eta ETAren jarduera armatua behin betiko uzteko erabakiak «ilusioa eta itxaropena» ekarri dutela esan du, «herri gisa garai historiko berria» abiatzera doala gaineratuta. Gatazkak «sufrimendu handia» eragin duela aitortu, eta orain ondorioak gainditzea beharrekotzat jo du. Horretarako, Gernikako Akordioko neurri guztiak betetzea «beharrezkoa» da. Espainiako eta Frantziako gobernuei zuzenduta, «gatazkaren ondorioei [...]
Euskal Herria «garai historiko berriaren atarian» denean, Zaldibiako Udalak gatazka politikoaren «konponbide integrala eta behin betikoa» lortze aldera konpromisoa hartu du. Azaroaren 8ko udalbatzarrean gehiengo osoz onartu zen adierazpena, Bilduren aldeko zazpi botorekin eta Zaldibia Herrigintzan taldearen aurkako bi botorekin.
Adierazpen instituzionalak dio «ardura historikoa» dutela eragileek, «aukera hau arduraz baliatu eta bururaino eramateko». «Alderdi politikoek bezalaxe, insitutzioek, kasu honetan udalek, gure esku dagoen guztian egin beharko dugu irekitako aukera historikoa behar bezala baliatzeko. Udal honetan, aipatu norabidean lan egiteko konpromisoa hartu nahi dugu», dio mozioak.
Herritarrei deialdia iritsarazi die Zaldibiako Udalak, «irekitako prozesua bultzatu, babestu eta sostengatu» dezaten. Herritarren parte-hartzea ezinbestekotzat jo du, eta «azken hitza herritarren esku utzi» beharra dago; «horixe baita, eta ez besterik, demokrazian oinarritutako bakea eraikitzea». Ekarpen «handiena» erdietsi beharreko akordioaren inguruan herritarrei galdetzea da.
Eskaera eragile eta gobernuei
Donostiako Nazioarteko Konferentziaren bost puntuak gatazkaren konponbiderako «ibilbide orria» direla dio Udalak. Atzerriko adituen inplikazioak eta ETAren jarduera armatua behin betiko uzteko erabakiak «ilusioa eta itxaropena» ekarri dutela esan du, «herri gisa garai historiko berria» abiatzera doala gaineratuta.
Gatazkak «sufrimendu handia» eragin duela aitortu, eta orain ondorioak gainditzea beharrekotzat jo du. Horretarako, Gernikako Akordioko neurri guztiak betetzea «beharrezkoa» da. Espainiako eta Frantziako gobernuei zuzenduta, «gatazkaren ondorioei helduko dien elkarrizketari ekiteko» eskatu die; «arduraz joka dezatela, dagokien neurrian ari daitezela, inoiz egon ez den aukera historikoa denbora galdu gabe baliatu dezatela».
ETAren erabakiaren ondotik gatazka politikoa ez dela desagerrarazi dio Udalak. «Herri bezala aitortua izateak eta bere etorkizuna libreki erabaki ahal izateak soilik berma dezake behin betiko konponbide politikoa». Elkarrizketa eta negoziazio politikoa hasteko ordua iritsi da Zaldibiako Udalaren iritziz, berdintasunean eta denen parte-hartzearekin.













