Autobus zerbitzu berrirako proposamenak internet bidez egin daitezke

Legazpiko Udalaren webgunean jakitera eman dutenez, Udalak denboratarte bat ireki du, herritarrek herri barruko autobus zerbitzu berrirako proposamenak egin ditzaten. Horretarako galdetegi bat prestatu dute, eta legazpiko-udala.info webgunean jar...

Legazpiko Udalaren webgunean jakitera eman dutenez, Udalak denboratarte bat ireki du, herritarrek herri barruko autobus zerbitzu berrirako proposamenak egin ditzaten. Horretarako galdetegi bat prestatu dute, eta legazpiko-udala.info webgunean jarri dute eskuragai.

Autobus zerbitzu berriak Legazpiko auzo desberdinak elkar lotuko ditu. 2013. urtean abiarazi nahi dute egitasmoa eta horretarako joan den azaroaren 10ean egin zuten Agenda 21eko Foroan proposatu ziren irizpideak hartu dituzte aintzat.

Ibilbide eta ordutegi desberdinekin proposamenak egitea da asmoa, ondoren proposamen horiek datorren abenduaren 15ean, arratsaldeko 18:30ean egingo dugun Foroan eztabaidatzeko.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa