Gerriko Bekako liburua bihar aurkeztuko dute
Maddi Garcia Olaskoaga idiazabaldarrak egin eta XIV. Gerriko Ikerlan Bekan saritua izan den ‘Auto ibilbideak. Goierriko gazteen automobil kulturaz’ liburua bihar aurkeztuko dute, 20:00etan, Lazkaoko udaletxeko areto nagusian. Gazteen eta autoen art...
Maddi Garcia Olaskoaga idiazabaldarrak egin eta XIV. Gerriko Ikerlan Bekan saritua izan den ‘Auto ibilbideak. Goierriko gazteen automobil kulturaz’ liburua bihar aurkeztuko dute, 20:00etan, Lazkaoko udaletxeko areto nagusian. Gazteen eta autoen arteko harremana Goierrin «estua» da, «automobila beharrezkoa dutela diote». Autoa garraiorako tresna baino gehiago dela ebatzi du Garciak ikerlanean, «gizartearen aurrean aurkezteko beste modu bat. Autoaren kultura hain dago zabaldua, beste mugikortasun eredu batzuen aukera aztertzea ere kosta egiten baita».













