Lazkaoko jatorria duen Pablo Aresori urrezko domina eman dio Aranzadik
Pablo Areso arkeologoak Aranzadi Zientzia Elkartearen urrezko domina jaso zuen, atzo, arkeologian eta sedimentologian egindako lanarengatik. Areso Miranda Ebron (Espainia) jaioa da duela 81 urte, eta aitaren aldetik Lazkaoko jatorria du. Apaiza da, Gas...
Pablo Areso arkeologoak Aranzadi Zientzia Elkartearen urrezko domina jaso zuen, atzo, arkeologian eta sedimentologian egindako lanarengatik. Areso Miranda Ebron (Espainia) jaioa da duela 81 urte, eta aitaren aldetik Lazkaoko jatorria du. Apaiza da, Gasteizko apaizgaitegian ikasia. Hain zuzen, seminario hartan ibili ziren Joxemiel Barandiaranekin hasi zen arkeologian lanean, 1960ko hamarkadan, eta gero Jesus Altunarekin jarraitu zuen. Irakasle izan da 50 urtean.













