Neguko Festa eta musika plazan asteburuan, Legorretan
Gaztaina jana egingo dute asteburuan Legorretan, Udalak, Ugarotarrak guraso elkarteak, Elekun abesbatzak eta musika eskolak antolatutako Neguko Festaren barruan. Musikarien zaindari Santa Zezilia ingurua ere ospatuko dute. Bihar, ostirala, Elekun abesb...
Gaztaina jana egingo dute asteburuan Legorretan, Udalak, Ugarotarrak guraso elkarteak, Elekun abesbatzak eta musika eskolak antolatutako Neguko Festaren barruan. Musikarien zaindari Santa Zezilia ingurua ere ospatuko dute. Bihar, ostirala, Elekun abesbatzak kalean kantatuko du, 20:00etan. Larunbatean, 17:30ean, musika eskolako txistulariek eta abesbatzako kideek kalejira egingo dute. 18:30ean gaztaina erreak jateko aukera izango da, frontoian.













