Mus txapelketa egingo dute larunbatean Urretxun
Larunbat arratsaldean mus txapelketa egingo dute Urretxuko Osaba tabernan. Zortzi hamarreko hiru ustera izango da jokoa. Lehen lau sailkatuentzako saria izango da. Txapelketa 16:30ean hasiko dute, eta izena aurretik eman ahalko da. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira.













