Larreategiko etxeen jabeak izendatu dituzte, zozketaz
Lazkaoko Larreategi aldean eraikitzea onartuta dagoen etxe-multzoan, udalak itundutako prezioa izango duten etxebizitzak norentzat izango diren erabakitzeko zozketa publikoa egin zuten herenegun, Lazkaon. Areria kultur gunean ehunka herritar elkartu ziren, bolatxoak atera ahala zortea aldeko zuten jarraitzeko. Eskaintza eskaria baino murritzagoa zenez, batzuek gustura utzi zuten antzokia; beste aukeraren baten zain askok. Denera 44 etxebizitza zotz egin zituzten, bi promozio desberdinetan eraikiko direnak: kooperatiba bidez 29, eta eraikitzaile enpresa batek gainontzeko 15ak. Sustapen prozedurak bi izaeratakoak direnez, bi zerrenda osatu dituzte, eta bi zozketa egin. Bietan egoterik bazegoen, eta, beraz, datozen egunetan finkatutako hurrenkera aldatuko da. Bi multzoetan zortedun gertatu zenik bada, baina bakarra aukeratu beharko dute horiek. Baldintzak ere—jabetzan beste etxerik ez edukitzea, esaterako— berrikusiko dizkiete. Lehendik, herrian erroldatuta gutxieneko urte batzuk egon beharra eta diru sarrera batzuk ziurtatu beharraren galbahea gainditu dute zozketarako hautagaiek. Ladilloa lerro bat gehienez Txindoki gerontologikoaren ondoko lur sailean altxatuko dituzte etxebizitza berriak, Larreategi deritzon eremuan, 90 bat etxeko urbanizazioan. Horietako 29 bizitza egiteko jabeek kooperatiba osatuko dute. Zozketa horretarako 101 lagun zeuden zerrendan. Hain zuzen, Arerian lehenengo egin zuten zozketan kooperatiba osatuko duten kideak izendatu ziren. Ondoren, bazkideen artean zehaztu beharko dute etxebizitzak aukeratzeko hurrenkera. Lurra eta eraikitze proiektua udalak salduko die, Lazkao [...]
Lazkaoko Larreategi aldean eraikitzea onartuta dagoen etxe-multzoan, udalak itundutako prezioa izango duten etxebizitzak norentzat izango diren erabakitzeko zozketa publikoa egin zuten herenegun, Lazkaon. Areria kultur gunean ehunka herritar elkartu ziren, bolatxoak atera ahala zortea aldeko zuten jarraitzeko.
Eskaintza eskaria baino murritzagoa zenez, batzuek gustura utzi zuten antzokia; beste aukeraren baten zain askok. Denera 44 etxebizitza zotz egin zituzten, bi promozio desberdinetan eraikiko direnak: kooperatiba bidez 29, eta eraikitzaile enpresa batek gainontzeko 15ak.
Sustapen prozedurak bi izaeratakoak direnez, bi zerrenda osatu dituzte, eta bi zozketa egin. Bietan egoterik bazegoen, eta, beraz, datozen egunetan finkatutako hurrenkera aldatuko da. Bi multzoetan zortedun gertatu zenik bada, baina bakarra aukeratu beharko dute horiek. Baldintzak ere—jabetzan beste etxerik ez edukitzea, esaterako— berrikusiko dizkiete. Lehendik, herrian erroldatuta gutxieneko urte batzuk egon beharra eta diru sarrera batzuk ziurtatu beharraren galbahea gainditu dute zozketarako hautagaiek.
Ladilloa lerro bat gehienez
Txindoki gerontologikoaren ondoko lur sailean altxatuko dituzte etxebizitza berriak, Larreategi deritzon eremuan, 90 bat etxeko urbanizazioan. Horietako 29 bizitza egiteko jabeek kooperatiba osatuko dute. Zozketa horretarako 101 lagun zeuden zerrendan.
Hain zuzen, Arerian lehenengo egin zuten zozketan kooperatiba osatuko duten kideak izendatu ziren. Ondoren, bazkideen artean zehaztu beharko dute etxebizitzak aukeratzeko hurrenkera. Lurra eta eraikitze proiektua udalak salduko die, Lazkao Lantzenen bidez, eta etorkizunean erosketa lehentasuna Udalak du.
Bestetik, etxe multzo berean eraikiko diren itundutako beste 15 etxebizitzatarako eskubidea zotz egin zuten, bigarren aldian, 106 hautagairen artean. Ausartondo SL enpresa da sustatzailea. Promozio pribatua da, baina udalak ezarritako prezioetan saldu beharko ditu. Finantzazio epeak eta kopuruak finkatuta daude.
Hamabost horien kasuan zozketako hurrenkerak badu garrantzia, ordena berean aukera dezaketelako etxebizitza.