Argi Berri elkarteko mus txapelketa larunbatean
Argi Berri elkarteko bazkideen arteko 34. Mus Txapelketa Azkarra egingo dute larunbatean. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partidak; parte hartu nahi dutenek, izena eta bazkidea jarri behar dute iragarki taulan, 15:45erako. Txapelketaren ondoren, aur...
Argi Berri elkarteko bazkideen arteko 34. Mus Txapelketa Azkarra egingo dute larunbatean. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partidak; parte hartu nahi dutenek, izena eta bazkidea jarri behar dute iragarki taulan, 15:45erako. Txapelketaren ondoren, aurreko urteetan bezala, bazkideentzako afaria egingo dute. Han parte hartu nahi dutenek, biharkoa dute izena emateko azken eguna. Afalondoan banatuko dituzte txapelketasko sariak. Txapelketan parte hartu edo ez, afaria bazkide guztientzat dela gogorarazi dute elkartetik.