Eusko Jaurlaritzaren bi sari jaso ditu Goierri Eskolak
Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako ikasgelen eta tailerren artean banatzen dituen sarietako bi jaso ditu Goierri Eskolak. Ikastetxe honek lehiaketan parte hartzen duen aurreneko aldia da. Goierri Eskolako talde pedagogikoak bi proiektu garatu ditu; ...
Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako ikasgelen eta tailerren artean banatzen dituen sarietako bi jaso ditu Goierri Eskolak. Ikastetxe honek lehiaketan parte hartzen duen aurreneko aldia da. Goierri Eskolako talde pedagogikoak bi proiektu garatu ditu; aurrenekoak, Gela ekipoen kudeaketa izenekoak, lehen saria jaso du bere modalitatean. Bigarrenak, Lanbide heziketako ikastetxeen kudeaketaren eraginkortasuna hobetzeko metodoen ingurukoak, bigarren saria lortu du.