Jubilatu arren, lanerako
Jubilatuak bai, baina erretiratuak ez. Halaxe ondoriozta liteke Zaldibiako Udalaren eta Beti Gazte jubilatu elkartearen deiak jaso duen erantzunetik. Elkartea «ahul» dagoela sumatu dute udalak eta jubilatueneko zuzendaritzak, eta indartzeko helburua ...
Jubilatuak bai, baina erretiratuak ez. Halaxe ondoriozta liteke Zaldibiako Udalaren eta Beti Gazte jubilatu elkartearen deiak jaso duen erantzunetik. Elkartea «ahul» dagoela sumatu dute udalak eta jubilatueneko zuzendaritzak, eta indartzeko helburua mahai gainean jarri dute.
Ostegunean Karreane kultur etxean egin zen batzarrera 49 zaldibiar joan ziren, eta hogei jubilatuk baino gehiagok azaldu dute lan horretarako prestutasuna. Adineko herritarren kezkak eta beharrak jasotzeaz gain, Beti Gazte odolberritzeko erabakia begi onez ikusi zuten. Hortik, boluntario talde hori sortu izana.
Jubilatuen elkarteari indar gehiago nola eman erabakitzeko prozesua hasi dute. Astelehenean egin zuten lehenbiziko bilera.
Zaldibiako Udalak herriko talde eta eragileekin bilerak egiten segiko du, urte bukaerara arte.