Merkatarien eta tabernarien tonbola martxan dute Legazpin
Abenduaren 10era arte tonbola martxan izango da Legazpin. Lehen aldia da Ilinti merkatarien elkarteak eta Kaleko Tabernarien Elkarteak (KTE) kanpaina bat elkarlanean egiten dutena. Ilintiko dendetan erosketak egiteagatik tonbolako txartelak eskurat...
Abenduaren 10era arte tonbola martxan izango da Legazpin. Lehen aldia da Ilinti merkatarien elkarteak eta Kaleko Tabernarien Elkarteak (KTE) kanpaina bat elkarlanean egiten dutena.
Ilintiko dendetan erosketak egiteagatik tonbolako txartelak eskuratuko dituzte bezeroek. Txartel batzuek saria izango dute: herriko tabernetan hartzeko pintxoak, erosketa txartelak, edariak, afariak…
12 tabernek hartuko dute parte egitasmoan, KTE elkarteko kideek eta Aizkorri kaleko bi tabernek. 580 sari banatuko dituzte osotara.