Mexikon istripua izan zutenen alde kantu bazkaria, Ataunen
Mexikon trafiko istripuan zauritutako bost gazteek —hiru ataundar zeuden tartean— eduki zituzten kostu ekonomikoetan laguntzeko kantu bazkaria antolatu dute Ataunen. Igandean izango da elkartasun bazkaria, 14:30ean, San Gregorioko Zelai pilotalekua...
Mexikon trafiko istripuan zauritutako bost gazteek —hiru ataundar zeuden tartean— eduki zituzten kostu ekonomikoetan laguntzeko kantu bazkaria antolatu dute Ataunen. Igandean izango da elkartasun bazkaria, 14:30ean, San Gregorioko Zelai pilotalekuan. Txartelak Errotaundin, Martintxon, Troskaetan eta Sutegin daude salgai; 12 urte artekoek 5 euro, ikasle eta langabetuek 12, eta langileek 18 ordainduko dute. Aitor Furundarena soinu jotzaileak alaituko du saioa.