2011/11/23

Ordiziako «betiko dendak» gogoan hartuta hasi dute merkataritza astea

Ordizian elkarteak eta udalak, euskal merkataritzaren astea antolatu du datozen egunetarako. Ekimen hori hasteko, Ordizian belaunaldiz belaunaldi mantendu diren denden inguruko lan bat aurkeztu dute, denda horiek «Ordiziako historiaren parte» direlako. Izan ere, Nieves Madrazo ordiziarrak, herriko 37 dendaren inguruko historia eta argazkiak bildu ditu, ikus-entzunezko batean. Astelehenean aurkeztu zuten lana, eta ekitaldi berean, merkataritza astean izango diren eskaintzen berri ere eman zuten. Nieves Madrazo lanaren egileak azaldu duenez, «nostialgiak» bultzatuta hasi zen herriko komertzioen inguruko bilketa egiten. «Gero eta denda gehiago ixten ari direla ikusten dugu; bizilegea dela diote, baina pena ematen du». Izan ere, denda horietako asko «umetatik» ezagutu dituzte Madrazok eta beste ordiziar askok. «Gure adinean oroitzapen asko izaten ditugu, eta denda bakoitza, oroitzapen bat da niretzat, txikiak ginenean amarekin joaten ginenekoak». Guztira 37 denda bildu ditu Madrazok lan horretan. Muga nonbait jarri behar, eta «gutxienez bi belaunaldiz mantendu direnak» aukeratu ditu. Horien artean, 36ko gerraren aurretik zabaldutako komertzio asko daude, baita XIX. mendean irekitakoak ere. Horietako batzuk dira Jauregi farmazia, Ugalde edaritegia, Romero jantzidenda, Angel Calles jostundegia, Unanue gozotegia, eta baita Arana, Arrieta, De la Cuesta eta Etxezarreta dendak ere. Denda horietako asko, inguruko herrietatik etorritako jendeak zabaldu zituen, eta gerora, belaunaldiz belaunaldi mantendu  dira. Beste [...]

Arkaitz Apalategi

Eusko Jaurlaritzaren bi sari jaso ditu Goierri Eskolak

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako ikasgelen eta tailerren artean banatzen dituen sarietako bi jaso ditu Goierri Eskolak. Ikastetxe honek lehiaketan parte hartzen duen aurreneko aldia da. Goierri Eskolako talde pedagogikoak bi proiektu garatu ditu; ...

Ordiziako Hitza

Arrieta eta Otero elkarte arteko Gipuzkoako txapeldun dira, palan

Gari Arrieta olaberritarrak eta Juan Carlos Otero anoetarrak osatutako bikotea Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan irabazle atera da, lehen mailan eta pala motzaren sailean. Oiangu klubeko pilotariek 40 eta 25 irabazi zieten finalean Añorgako (Don...

Aimar Maiz

Neguko Festan 700 euro bildu dira, elkartasunerako

Neguko Festaren barruan, larunbat iluntzean Legorretan egin zuten gaztaina jatearekin 701,70 euro bildu da. Ugarotarrak guraso elkarteak eta udal Kultura Batzordeak antolatu zuten. Dirua Udalak onartutako elkartasun proiektuetara bideartuko dute.

Aimar Maiz

“AHTren lanen eragina gutxitzea da gaur egun, Ezkio-Itsasoko Udalaren helburua”

Tomas Etxaniz Ezkio-Itsasoko alkate izango da datozen bi urtetan. Denbora hori igarotakoan, zerrendan joandako beste herritar batek hartuko du lekukoa. Bien bitartean, Etxanizek eta bere taldeak zeregin ugari dute esku artean. AHTren lanek ahalik eta eragin txikiena izatea da Ezkio-Itsasoko Udalaren helburua, baina ez da esku artean duen erronka bakarra. Etxanizek asmo horiei buruz hitz egin du, besteak beste. Maiatzean hauteskundeak egin eta berehala udako oporrak etorri ziren. Etenaldia suposatu zuen horrek askorentzat, eta antolaketa lanak oporren ondorenerako utzi beharra. Oporren ondoren, aurreko agintaldiko zinegotzi batzuk lanean jarraitu zuten, lehengo zenbait lan bukatzen. Alkatetzan ere aldaketarik ez zen izan, eta lehengo gaiei jarraipena eman genien. Ez genuen beraz, gauzak berpentsatu eta dinamika berri bat martxan jarri beharrik izan. Horregatik, zinegotziek erreleboa hartu arren, gure kasuan ez zen etenaldia gauzatu. Batzordeei dagokionean antolaketa bera da edo aldaketak egin dituzue? Aldaketa bat edo beste egin dugu. Guk orain arte industria, etxebizitza eta azpiegiturak batzorde bakar batean bildu izan ditugu. Datozen hiru-lau urteetan etxebizitzak garrantzi handia hartuko du gure ustez, eta pisu gehixeago eman nahi izan diogu gai horri. Zinegotzi batek hartuko du batzorde horren ardura. Industrian ere erronka berriak ditugu, eta gai horrekin ere beste horrenbeste egin dugu. Beste batzorde berri bat [...]

Goierriko Hitza

Legorretan EBPNren hirugarren bilera bihar egingo dute

Legorretan udalerri mailako euskara plana gorpuzteko bidean, bihar egingo dute aurreikusitako lau bileretatik hirugarrena. EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak jaso beharko lituzkeen helburu nagusiak adostea da batzarrerako egitekoa. Udaletxean 20...

Aimar Maiz

Tere Irastortzarekin solasa egingo dute gaur Lazkaon

Goierriko Euskal Eskolak gaur 18:00etan burutuko du Liluratura solasaldia, Gerriko Txokoan. Hasieran atzoko iragarrita bazegoen ere egun bat atzeratu dute literatura saioa. Tere Irastortza idazle zaldibiarrarekin banatu ahalko dituzte irakurleek ikusmo...

Aimar Maiz

Eraldatzenen Berdintasun Foroa larunbatean izango da

IX. Foroaren inguruko hitzaldiak egongo dira gaur, bihar eta etzi; Erick Pescadorrek eskainiko ditu.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa