Ostiralean 18:00etan irtengo dira kantujirakoak
Hilero bezala, azken ostiralarekin batera, kalera irtengo dira etzi kantujirako kideak. Oraingoan, ordea, hitzordua eta lekua aldatu egin dituzte. Etzi, 18:00etan irtengo dira abestera, TPT kafetegi paretik hasi eta herri erdinean zehar hainbat gel...
Hilero bezala, azken ostiralarekin batera, kalera irtengo dira etzi kantujirako kideak. Oraingoan, ordea, hitzordua eta lekua aldatu egin dituzte. Etzi, 18:00etan irtengo dira abestera, TPT kafetegi paretik hasi eta herri erdinean zehar hainbat geldialdi eginez.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hilabete honetan ordu eta leku aldaketa egiteko arrazoia Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna da. Izan ere, etzi, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute udaletxea aurrean, eta herritarrek bi ekintzetan parte hartzeko aukera izan dezaten aldatu dute ordua.