Ostiralean elkartuko dira Minbiziaren Aurkako Elkarteko Gipuzkoako boluntarioak
Minbiziaren Aurkako Elkarteko Gipuzkoako boluntarioak ostiralean elkartuko dira Donostian. 2011 Boluntarioen Nazioarteko Urtea da eta, horregatik, Isabel Oriol elkarteko lehendakariak eta Isabel Orbe zuzendariak, ostiraleko ekitaldian parte hartuko dute. Beasaingo ordezkariak ere Donostian izango dira ostiralean. Bileraren aurretik, Biodonostia zentroko instalakuntzak ezagutzera joango dira Oriol eta Orbe, Gipuzkoako ordezkaritzako kideekin batera. Handik, Tenis elkartera joango dira, bertan egingo baita ekitaldi nagusia. Aurtengo ekintzen errepasoa eginez hasiko dute bilera arduradunek, eta datorren urterako prestatu dituztenak emango dituzte ezagutzera. Urte honetan zehar elkartearekin elkarlanean aritu diren Gipuzkoako hainbat kideri oroigarria ere emango diete eta ondoren omenaldia egingo diete boluntario guztiei. Arratsaldean, hainbat ikus-entzunezko ikusiko dituzte, hiru boluntariok oroigarri berezia jasoko dute, urte guztian egindako lanaren aitortza gisa, eta oparien zozketarekin emango dute amaitutzat jai eguna.
Minbiziaren Aurkako Elkarteko Gipuzkoako boluntarioak ostiralean elkartuko dira Donostian. 2011 Boluntarioen Nazioarteko Urtea da eta, horregatik, Isabel Oriol elkarteko lehendakariak eta Isabel Orbe zuzendariak, ostiraleko ekitaldian parte hartuko dute. Beasaingo ordezkariak ere Donostian izango dira ostiralean.
Bileraren aurretik, Biodonostia zentroko instalakuntzak ezagutzera joango dira Oriol eta Orbe, Gipuzkoako ordezkaritzako kideekin batera. Handik, Tenis elkartera joango dira, bertan egingo baita ekitaldi nagusia.
Aurtengo ekintzen errepasoa eginez hasiko dute bilera arduradunek, eta datorren urterako prestatu dituztenak emango dituzte ezagutzera. Urte honetan zehar elkartearekin elkarlanean aritu diren Gipuzkoako hainbat kideri oroigarria ere emango diete eta ondoren omenaldia egingo diete boluntario guztiei.
Arratsaldean, hainbat ikus-entzunezko ikusiko dituzte, hiru boluntariok oroigarri berezia jasoko dute, urte guztian egindako lanaren aitortza gisa, eta oparien zozketarekin emango dute amaitutzat jai eguna.