‘Women without men’ filma bihar Goienizen zikloan
Goieniz zineklubak antolatutako zikloaren barruan, Shirin Neshat eta Shoja Azari zuzendarien Women without men filma ikusi ahalko da bihar Usurbe antzokian. Filmean 1953an Iranen bizi izan zituzten istiluak kontatzen dira, errebolta sozialen artea...
Goieniz zineklubak antolatutako zikloaren barruan, Shirin Neshat eta Shoja Azari zuzendarien Women without men filma ikusi ahalko da bihar Usurbe antzokian.
Filmean 1953an Iranen bizi izan zituzten istiluak kontatzen dira, errebolta sozialen artean bat egiten duten lau emakumeren begietatik begiratuta. Filma, Shahrnush Parsipur idazle irandarrak idatzitako eleberriaren egokitzapena da, eta Neshatek isiltasuna eta sotiltasuna erebiltzen ditu lau emakume horiek bizi izan zituzten arazoak, askatasun eza, indarkeria eta aukera galduak azaleratzeko.
2009ko Veneziako zinemaldian zilarrezko lehoia jaso zuten bi zuzendariek, zuzendari onenaren sarien artean.