‘Xereta’ dantza ikuskaria Lazkaon egingo dute etzi
Gero Axular dantza talde donostiarrak Xereta ikuskaria egingo du etzi, ostirala, Lazkaoko Areria antzokian. 19:30ean hasiko da. Sarrera doan da. Gertakari historiko bat dantzen bidez kontatzen du Xereta-k. Espainiaren eta Frantziaren 1793ko gerraren on...
Gero Axular dantza talde donostiarrak Xereta ikuskaria egingo du etzi, ostirala, Lazkaoko Areria antzokian. 19:30ean hasiko da. Sarrera doan da. Gertakari historiko bat dantzen bidez kontatzen du Xereta-k. Espainiaren eta Frantziaren 1793ko gerraren ondoren, Lapurdiko Xareta eskualdean 4.000 heritar kanporatu zituzten. «Otoitz egile» izatea leporatzen zien Frantziak —iraultza gertatu berria zen—, eta Espainiarentzat espioi lanak egitea.
Sara, Zuraide, Ainhoa, Itsasu eta inguruko herrietan sufritu zuten errepresioa. Robespierre boteretik erori zenean itzuli ziren.
Gero Axular taldeak lau eszenatan banatuta irudikatzen du gertaera Xereta lanean, 23 dantza eta koreografia baliatuz.