Erostetik jateraino, eskolan ikasiz
Sei eta zazpi urteko 30 bat neska mutiko landareak erosten ari ziren Patxi Izagirre Montesen postuan. Zaldibiko Lardizabal Herri Eskolako 1. eta 2. mailako haurrak ziren. 10 bat metro koadroan baratze lanak eginez, barazkigintzaren ikastaro praktikoak ez ezik garaian garaiko produktuen berri ere jasotzen dute Nahiara Azkonaren ardurapean. «Lehenbizi lurrari buelta eman, gero behar badute ura bota, belar txarrak kendu eta jateko prest daudenen zozketa bidez tokatuz gero etxera eramaten ditugu», kontatu digute haurrek detaile guztiz. Bide batez, adierazi beharra dago, abenduaren 2an, Goimen elkarteak antolatuta Zaldibiko Goizane zentroan Goierrin baratzea duten zazpi ikastetxetako arduradunek elkartuko direla, proiektua gizarteratzeko antolatu dute ekitaldian. Ferian, bestela, aurtengo denboraldian lehen aldiz ardi esnea ekarri dute, 3,5an 1,5 litroko botila salgai jarriz. Aldiz, oso arkume gutxi izan da, bi buru besterik ez; 4 euroan kiloko salduak izan dira. Lurgintza elkartekoek adierazi digutenez etxez etxeko bilketan abenduaren 14a arte finkatua dagoen prezioa 4 euro gehi BEZa kiloko da. Bestalde, egundoko estimazioa izan dute usoek, barra-barra saltzen ari zen Mikel Lasa 7 euroan bakoitza. Udazkenean udaberri Umorez Kontxi Aiestaran Orendaingoak kontatzen zigun «aste honetan zein menestra ederra jan dudan, porru artean joan zen urtetik eroritako haziak berez etorri eta ilar eta baba berriekin otordu goxo askoa [...]
Sei eta zazpi urteko 30 bat neska mutiko landareak erosten ari ziren Patxi Izagirre Montesen postuan. Zaldibiko Lardizabal Herri Eskolako 1. eta 2. mailako haurrak ziren. 10 bat metro koadroan baratze lanak eginez, barazkigintzaren ikastaro praktikoak ez ezik garaian garaiko produktuen berri ere jasotzen dute Nahiara Azkonaren ardurapean. «Lehenbizi lurrari buelta eman, gero behar badute ura bota, belar txarrak kendu eta jateko prest daudenen zozketa bidez tokatuz gero etxera eramaten ditugu», kontatu digute haurrek detaile guztiz.
Bide batez, adierazi beharra dago, abenduaren 2an, Goimen elkarteak antolatuta Zaldibiko Goizane zentroan Goierrin baratzea duten zazpi ikastetxetako arduradunek elkartuko direla, proiektua gizarteratzeko antolatu dute ekitaldian.
Ferian, bestela, aurtengo denboraldian lehen aldiz ardi esnea ekarri dute, 3,5an 1,5 litroko botila salgai jarriz. Aldiz, oso arkume gutxi izan da, bi buru besterik ez; 4 euroan kiloko salduak izan dira. Lurgintza elkartekoek adierazi digutenez etxez etxeko bilketan abenduaren 14a arte finkatua dagoen prezioa 4 euro gehi BEZa kiloko da. Bestalde, egundoko estimazioa izan dute usoek, barra-barra saltzen ari zen Mikel Lasa 7 euroan bakoitza.
Udazkenean udaberri
Umorez Kontxi Aiestaran Orendaingoak kontatzen zigun «aste honetan zein menestra ederra jan dudan, porru artean joan zen urtetik eroritako haziak berez etorri eta ilar eta baba berriekin otordu goxo askoa egin genuen, horrelako udazkenik!». Antza denez zenbat sagar arbola asko ere sagar kozkorra hartua dute.














