Bihar hasiko da lagun taldeen arteko futbol txapelketa, 15 talderekin
Beasaingo lagun taldeen arteko futbol txapelketa kolokan egon bada ere, azkenean, aurrera egitea lortu dute, eta bihar hasiko da txapelketa. Talde batek hartu du txapelketa antolatzeko ardura, baina, orain arte ez bezala, talde guztiek gainerakoen part...
Beasaingo lagun taldeen arteko futbol txapelketa kolokan egon bada ere, azkenean, aurrera egitea lortu dute, eta bihar hasiko da txapelketa. Talde batek hartu du txapelketa antolatzeko ardura, baina, orain arte ez bezala, talde guztiek gainerakoen partidak arbitratzeko ardura izango dute.
Hala, talde guztiek izango dituzte ardurak, eta txapelketa antolatzeagatik jasotzen duten diruarekin, bazkaria egingo dute talde guztietako kideek txapelketa amaitzean. Aurten, 15 taldek parte hartuko dute txapelketan, eta partidak larunbatetan eta igandetan jokatuko dituzte, Antzizar kiroldegian eta La Salle ikastetxeko jolastokian.
ASTEBURUKO PARTIDEN ORDUTEGIA: (epaileak: Zintharri)
– Zepeliñe vs. Nelson-Kikara ……. Bihar, 15:00, Antzizar kiroldegian
– Anzizar taberna vs. Astrazurri …… Bihar, 15:50, Antzizar kiroldegian
– Totzi vs. Ezenarro Leihoak …… Bihar, 16:40, Antzizar kiroldegian
– Zanbo vs. Bibalabirgen ……. Bihar, 17:30, Antzizar kiroldegian
– Barandiaran vs. Daraknantarox ….. Etzi, 10:00, Antzizar kiroldegian
– Los chicos del maiz vs. Delizie …… Etzi, 10:50, Antzizar kiroldegian
– Mujardin vs. Achtung! …… Etzi, 11:40, Antzizar kiroldegian