Markel Lopezek, epidermolisis bullosa gaixotasuna du, eta eguneroko normal bat egiteko zailtasunak ditu; Antxoak egunerokoan lagunduko dio haurrari, horretarako hezituta dago.
Haurrak izan dira gaur, San Andres jaiei hasiera eman dietenak, eta modu berezian egin dute, gainera: mozorrotuta. Arratsaldean, 16:30ean Zubipe kiroldegian elkartu dira guztiak. Gurasoak eta aiton-amonak ere bertan egon dira etxeko txikienei begira. Argazkiak ateratzen eta bideoarekin irudiak hartzen ere aritu dira batzuk. Haur gehienak zeuden mozorrotuta, bai txiki-txikiak eta baita kozkorragoak ere. Batzuk bakarka zeuden mozorrotuta eta besteak berriz, taldeka. Kolore eta forma desberdineko mozorroak ikusi ahal izan dira: indioak, bakeroak, saguak, andaluziarrak, printzesak, super-heroiak… Mozorrotutako haurrez gain, Txindata musika eskolako trikitilari taldea ere bertan zegoen. 16:30ean kalejiran abiatu dira kiroldegitik plaza aldera. Bertara iritsi direnean askaria eman diete, Guraso Elkarteak antolatuta: opila txokolatearekin eta botilatxo bat ur. Handienek, gosetuta, segituan jan dute opila, eta txikienei pixka bat gehiago kostatu zaie. Askok gurasoen laguntza izan dute askaria jateko. Ikurriña altxatzea eta suzirien jaurtiketa Arratsaldeko seietan ikurriña alatxatuko dute eta suziriak ere botako dituzte festen hasiera ofiziala iragartzeko. Ondoren haurrek eta gaztetxoek buruhandien aurretik korrika ibili ahal izango dute. 19:00etan Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean kontzentrazioa egingo dute, eta 22:30etik aurrera Indarra, Ihesbide eta Madeleine taldeek kontzertua emango dute txosnetan.
Ikaztegietako pilotalekuan izango da finala 20:00etatik aurrera.
Ekainetik irailera Legazpiko udalak Baietz txukun mantendu kanpaina burutu du. Kanpaina honetan, herriko paperontziak modu egokiagoan erabiltzeko eta zaborra lurrera ez botatzeko, legazpiar guztien parte hartzea eskatu zuten. Lehiaketa moduan planteatu zuten kanpaina, herriko hiru guneren arteko lehiaketa: Latxartegi, Euskal Herria plaza eta Laubide (parkea eta oinezkoentzako kalea). Bi hezitzaile kale eta auzo hauetan egon ziren 6 astetan zehar, informazioa eskaintzen eta gune horietan ibiltzen diren haurren, gazteen eta adinekoen laguntza eskatzen. Era berean, inguruko dendariek eta tabernariek ere kanpainaren gaineko informazioa jaso zuten. Kanpainako lehiaketa irabaziko zuen gunean, honen berri emango duen adierazgarria jartzea zen asmoa. Kanpaina amaitu ondoren, udalak lortutakoa baloratu du eta, “zoritxarrez”, hiru gune horietan egoerak bere horretan jarraitzen duela ikusi du. Hori horrela, saririk ez ematea erabaki dute, eta aipatutako adierazgarria ez dute inon jarriko. Esan dutenez, “Egia da hezitzaileak egon diren bitartean hobekuntza txiki bat nabaritu dela, baina hori ez da gerora mantendu”. Udaletik adierazi dutenez, “horrek adierazten digu herritarrek bazutela kanpainaren berri eta oso ondo dakitela zein den portaera egokia baina, hortik aurrera, norberak ez du bere lantzat hartzen ingurunea garbiago mantentzeko ardura eta ez da horren erantzule egiten”. Horregatik, udalak gai hori lantzen jarraitzea erabaki du.Datozen hilabeteetan ikastetxeekin, tabernekin… hitz egingo dute, [...]
Yugoslavia zaharreko gerran sakontzeko aukera ematen du gaurko Butak21 taldeak egiten duen proposamenak; Danis Tanovic zuzendariaren azken lana Cirkus Columbia.
Beasaingo lagun taldeen arteko futbol txapelketa kolokan egon bada ere, azkenean, aurrera egitea lortu dute, eta bihar hasiko da txapelketa. Talde batek hartu du txapelketa antolatzeko ardura, baina, orain arte ez bezala, talde guztiek gainerakoen part...
Joan den asterako deitutako ez-ohiko osoko bilkuran ziren izendatzekoak Ordiziari dagozkion Goiekiko bi ordezkariak, baina azkenean gai hori atzeratzea erabaki zutenez, atzoko osoko bilkuran aukeratu zituzten bi ordezkariak: Igor Eguren alkatea (Bildu) eta Jose Migel Santamaria (EAJ). Bozkaketa egiterakoan, ordea, ezustekoa egon zen, Bilduren zazpi hautetsiek soilik bozkatu baitzuten izendapenaren alde. EAJko bost hautetsiek eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuten. Hau da, EAJren ordezkariak bere izendapenaren aurka bozkatu zuen. Hala ere, bozkaketaren aurretik esan zuen Goiekiko izendapenak egiteko prozedurarekin bat ez datozelako bozkatuko zutela ezezkoa. Ekainaz geroztik datorren kontua da Goiekiko ordezkarien izendapenarena. Ekainaren 30eko bilkuran Igor Eguren eta Iban Asenjo, biak Bildukoak, proposatu zituzten ordezkari izateko, baina Santamariak puntu hori ez bozkatzeko esan zuen orduan, litekeena zelako EAJk bera proposatzea alderdiko ordezkari modura. Bilkuran bost minutuko etena egin ondoren, izendapena atzeratzea erabaki zuten. Joan den astean ere bai Goiekiko administrazio kontseilu berria aukeratzeko presa zegoela eta, joan den astean premiazko bilkurak deitu zituzten Ordizian, Beasainen eta Lazkaon. Tarte horretan, Igor Eguren Ordiziako alkatea aritu zen EAJrekin, PSE-EErekin eta herri kandidaturekin izendapenen kontua negoziatzen, eta bazirudienean dena lotua zegoela, hiru herrietako plenoak bertan behera geratu ziren. Egurenek azaldu zuenez, plenoa baino bi ordu lehenago dei bat jaso zuen, izendapen horiek [...]
Legazpiko udal liburutegitik aditzera eman dutenez, arazo teknikoak direla medio, informatika zerbitzurik ez da eskainiko datozen bi asteetan gutxienez. Konkretuki, ez da internet erabiltzeko aukerarik izango. Bestetik, abenduaren 5etik 9ra bitartean k...
Easo abesbatzaren Eskolania haur taldearen kontzertuak itxiko du bihar Barroko Aire jaialdiaren egitaraua. Meza germaniarra argien mendean kontzertuaren barruan, Bach, Teleman eta Haydn konpositore ezagunen piezak abestuko dituzte. Gorka Mirandaren zuz...
Santa Zezilia egunaren harira, musikarekin lotutako ekintza ugari egiten ari dira herriz herri. Bihar, Ordiziako Beti Argi musika bandaren txanda izango da. Santa Zezilia eguneko kalejira egingo dute herrian barrena, 19:30ean hasita.
Aurten ere, Ordizian Elkartasun denda jartzeko asmoa dute. Bertan, bigarren eskuko arropak, liburuak eta jostailuak jarriko dituzte salgai. Hori dela eta, herritarrei ere deialdia egin diete, etxean soberan dituzten arropak eta bestelako tresnak, zakar...
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ekimen jendetsua egin dute gaur goizean Ordizian. Altamira auzotik abiatuta, Jakintza Ikastolako eta Oianguren Institutuko ikasleek giza katea egin dute, eta haiekin batera, Kimetz emakume elkartekoak herri osoa zeharkatu dute Plaza Nagusira iritsi arte. Plaza inguruan jende asko zuten zain ordurako, eta bertan ekitaldia egin dute. Igor Eguren alkateak eta Ainhoa Mujikak bina bertso kantatu dituzte, eta ondoren, Egurenek berak atzo iluntzeko bilkuran onartutako adierazpena irakurri du jendaurrean. Kimetzekoek ere hartu dute hitza, eta gogoratu dute gaur, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute emakumeenganako indarkeria salatzeko. Ordiziak Udala arreta berezia jarri nahi dio emakumeenganako “indarkeria sinboliko, leun, maltzur eta ia ikusezinari”. Adierazpenak dioenez, ikusezintasun horretan “eraikitzen da emakumeen identitatea”, eta era berean, “emakumeen aurkako indarkeria fisikoa ahalbidetzen du”. Udalak, bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legedia aplikatuz, “udal politika aktibo, integral eta koordinatua garatu behar du berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka”. Halaber, emakume gazte eta nerabeek jasaten duten indarkeriari arreta berezia eskaintzeko konpromisoa du udalak, “modu baikorrean baliatu daitezen beldurrik gabeko bizitzeko eskubideaz eta indarkeriaren aurka defendatzeko aukeraz”.
Tratu txarren kontrako sinadura eta mezu bilketa edgin dute goizean, 19:00etan elkarretaratzea izango da eta asteburuan IX. Berdintasun Foroa egingo dute...
Maddi Garcia Autoa «helduarorako igarobide erritu» dela ondorioztatu du Maddi Garciak (Idizabal, 1984), «balio kultural ugari barne hartzen dituena». Goierriko Euskal Eskolak, Maizpide euskaltegiak eta Lazkaoko Udalak antolatzen duten Gerriko ikerlan bekaren bidez Gazteak eta autoa. Goierriko gazteak autoarekin duten harremana liburua kaleratu du. Hemezortzi urte bete eta gidabaimena ateratzea ekintza automatikoa al da goierritarrentzat? Bai, eta deigarriena da baimena ateratzen dutenen eta ez dutenen artean bereizketa egiten dela. Horrek erakusten du eskaera sozial bat dagoela, eta erabat barneratuta dugula kotxea beharrezkoa dela helduen munduan sartzeko. Ematen du 18 urte betetzeak berarekin dakarrela autoko gidabaimena ateratzea. Sentsazio hori berdina al da emakumeen eta gizonen artean? Hasieran pentsatzen nuen emakumeak beranduago hasiko zirela gidabaimena ateratzen, ez derrigor 18 urte betetzean. Baina ikusi dut erabileraren inguruan ez dagoela alde handirik gizonen eta emakumeen artean. Gizonek eta emakumeek baimenaren behar hori berdin sentitzen dute 18 urte betetzean, eta gehiengo handi batek orduan ateratzen du baimena. Autoa sentitzeko orduan eta autozaletasunari dagokionean aldea nabarmenagoa da. Zertan igarri duzu aldea? Estiloan batez ere. Rallyak, tunning-a, kartinak… erabat gizonezkoen munduak dira, eta horrek erakusten du oraindik ere balioak ez daudela berdin. Garraio publikoaren erabileran ere datuak ezberdinak dira, bi kasuetan ere datuak oso baxuak izan arren, [...]
Euskal Herrian sortu berri den Bocalan Biak Bat elkarteak, Antxoa txakurra eman dio Markel Lopezi, animaliaren bitartez, haurraren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.