Easoko umeen abesbatza, Barroko Aire bukatzeko
Easo abesbatzaren Eskolania haur taldearen kontzertuak itxiko du bihar Barroko Aire jaialdiaren egitaraua. Meza germaniarra argien mendean kontzertuaren barruan, Bach, Teleman eta Haydn konpositore ezagunen piezak abestuko dituzte. Gorka Mirandaren zuz...
Easo abesbatzaren Eskolania haur taldearen kontzertuak itxiko du bihar Barroko Aire jaialdiaren egitaraua. Meza germaniarra argien mendean kontzertuaren barruan, Bach, Teleman eta Haydn konpositore ezagunen piezak abestuko dituzte. Gorka Mirandaren zuzendaritzapean, hainbat bakarlarik ere parte hartuko dute, tartean Ana Otxoa sopranoak eta Marife Nogales mezzosopranoak. 20:00etan izango da, Ordiziako elizan.