Elkartasun denda jarriko dute Ordizian aurten ere
Aurten ere, Ordizian Elkartasun denda jartzeko asmoa dute. Bertan, bigarren eskuko arropak, liburuak eta jostailuak jarriko dituzte salgai. Hori dela eta, herritarrei ere deialdia egin diete, etxean soberan dituzten arropak eta bestelako tresnak, zakar...
Aurten ere, Ordizian Elkartasun denda jartzeko asmoa dute. Bertan, bigarren eskuko arropak, liburuak eta jostailuak jarriko dituzte salgai. Hori dela eta, herritarrei ere deialdia egin diete, etxean soberan dituzten arropak eta bestelako tresnak, zakarretara bota beharrean, bertara eraman ditzaten. Abenduaren 16rako utzi behar dira Ordiziako Herrikoan edo Mujika dendan.