Emakumeenganako indarkeria desagertzeko exijitu dute Ordizian
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ekimen jendetsua egin dute gaur goizean Ordizian. Altamira auzotik abiatuta, Jakintza Ikastolako eta Oianguren Institutuko ikasleek giza katea egin dute, eta haiekin batera, Kimetz emakume elkartekoak herri osoa zeharkatu dute Plaza Nagusira iritsi arte. Plaza inguruan jende asko zuten zain ordurako, eta bertan ekitaldia egin dute. Igor Eguren alkateak eta Ainhoa Mujikak bina bertso kantatu dituzte, eta ondoren, Egurenek berak atzo iluntzeko bilkuran onartutako adierazpena irakurri du jendaurrean. Kimetzekoek ere hartu dute hitza, eta gogoratu dute gaur, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute emakumeenganako indarkeria salatzeko. Ordiziak Udala arreta berezia jarri nahi dio emakumeenganako “indarkeria sinboliko, leun, maltzur eta ia ikusezinari”. Adierazpenak dioenez, ikusezintasun horretan “eraikitzen da emakumeen identitatea”, eta era berean, “emakumeen aurkako indarkeria fisikoa ahalbidetzen du”. Udalak, bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legedia aplikatuz, “udal politika aktibo, integral eta koordinatua garatu behar du berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka”. Halaber, emakume gazte eta nerabeek jasaten duten indarkeriari arreta berezia eskaintzeko konpromisoa du udalak, “modu baikorrean baliatu daitezen beldurrik gabeko bizitzeko eskubideaz eta indarkeriaren aurka defendatzeko aukeraz”.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ekimen jendetsua egin dute gaur goizean Ordizian. Altamira auzotik abiatuta, Jakintza Ikastolako eta Oianguren Institutuko ikasleek giza katea egin dute, eta haiekin batera, Kimetz emakume elkartekoak herri osoa zeharkatu dute Plaza Nagusira iritsi arte. Plaza inguruan jende asko zuten zain ordurako, eta bertan ekitaldia egin dute. Igor Eguren alkateak eta Ainhoa Mujikak bina bertso kantatu dituzte, eta ondoren, Egurenek berak atzo iluntzeko bilkuran onartutako adierazpena irakurri du jendaurrean. Kimetzekoek ere hartu dute hitza, eta gogoratu dute gaur, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute emakumeenganako indarkeria salatzeko.
Ordiziak Udala arreta berezia jarri nahi dio emakumeenganako “indarkeria sinboliko, leun, maltzur eta ia ikusezinari”. Adierazpenak dioenez, ikusezintasun horretan “eraikitzen da emakumeen identitatea”, eta era berean, “emakumeen aurkako indarkeria fisikoa ahalbidetzen du”.
Udalak, bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legedia aplikatuz, “udal politika aktibo, integral eta koordinatua garatu behar du berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka”. Halaber, emakume gazte eta nerabeek jasaten duten indarkeriari arreta berezia eskaintzeko konpromisoa du udalak, “modu baikorrean baliatu daitezen beldurrik gabeko bizitzeko eskubideaz eta indarkeriaren aurka defendatzeko aukeraz”.