Eraldatzen elkartekoak emakumeenganako indarkeriaren kontrako sinadurak biltzen ari dira Areizaga-Kalebarren plazan
Eraldatzen elkarteko kideak Areizaga-Kalebarren plazan emakumeenganako indarkeriaren kontrako sinadurak biltzen ari dira. Indarkeria matxistaren kontrako Nazioarteko eguna da gaur. Bien bitartean, Erick Pescador sexologoa eta psikologoa nerabeekin saioa egiten ari da Zelai Arizti aretoan, hizkuntzak gordetzen duen karga sinbolikoaren inguruan.
Arratsaldean elkarretaratzea deitu dute Goierri Garaiko erakundeek, eta Eraldatzen elkarteak deialdiarekin bat egin du.