Legazpiko bizilagunek “ez dute euren lantzat hartzen ingurunea garbiago mantentzeko ardura”
Ekainetik irailera Legazpiko udalak Baietz txukun mantendu kanpaina burutu du. Kanpaina honetan, herriko paperontziak modu egokiagoan erabiltzeko eta zaborra lurrera ez botatzeko, legazpiar guztien parte hartzea eskatu zuten. Lehiaketa moduan planteatu zuten kanpaina, herriko hiru guneren arteko lehiaketa: Latxartegi, Euskal Herria plaza eta Laubide (parkea eta oinezkoentzako kalea). Bi hezitzaile kale eta auzo hauetan egon ziren 6 astetan zehar, informazioa eskaintzen eta gune horietan ibiltzen diren haurren, gazteen eta adinekoen laguntza eskatzen. Era berean, inguruko dendariek eta tabernariek ere kanpainaren gaineko informazioa jaso zuten. Kanpainako lehiaketa irabaziko zuen gunean, honen berri emango duen adierazgarria jartzea zen asmoa. Kanpaina amaitu ondoren, udalak lortutakoa baloratu du eta, “zoritxarrez”, hiru gune horietan egoerak bere horretan jarraitzen duela ikusi du. Hori horrela, saririk ez ematea erabaki dute, eta aipatutako adierazgarria ez dute inon jarriko. Esan dutenez, “Egia da hezitzaileak egon diren bitartean hobekuntza txiki bat nabaritu dela, baina hori ez da gerora mantendu”. Udaletik adierazi dutenez, “horrek adierazten digu herritarrek bazutela kanpainaren berri eta oso ondo dakitela zein den portaera egokia baina, hortik aurrera, norberak ez du bere lantzat hartzen ingurunea garbiago mantentzeko ardura eta ez da horren erantzule egiten”. Horregatik, udalak gai hori lantzen jarraitzea erabaki du.Datozen hilabeteetan ikastetxeekin, tabernekin… hitz egingo dute, [...]
Ekainetik irailera Legazpiko udalak Baietz txukun mantendu kanpaina burutu du. Kanpaina honetan, herriko paperontziak modu egokiagoan erabiltzeko eta zaborra lurrera ez botatzeko, legazpiar guztien parte hartzea eskatu zuten.
Lehiaketa moduan planteatu zuten kanpaina, herriko hiru guneren arteko lehiaketa: Latxartegi, Euskal Herria plaza eta Laubide (parkea eta oinezkoentzako kalea). Bi hezitzaile kale eta auzo hauetan egon ziren 6 astetan zehar, informazioa eskaintzen eta gune horietan ibiltzen diren haurren, gazteen eta adinekoen laguntza eskatzen. Era berean, inguruko dendariek eta tabernariek ere kanpainaren gaineko informazioa jaso zuten. Kanpainako lehiaketa irabaziko zuen gunean, honen berri emango duen adierazgarria jartzea zen asmoa.
Kanpaina amaitu ondoren, udalak lortutakoa baloratu du eta, “zoritxarrez”, hiru gune horietan egoerak bere horretan jarraitzen duela ikusi du. Hori horrela, saririk ez ematea erabaki dute, eta aipatutako adierazgarria ez dute inon jarriko. Esan dutenez, “Egia da hezitzaileak egon diren bitartean hobekuntza txiki bat nabaritu dela, baina hori ez da gerora mantendu”.
Udaletik adierazi dutenez, “horrek adierazten digu herritarrek bazutela kanpainaren berri eta oso ondo dakitela zein den portaera egokia baina, hortik aurrera, norberak ez du bere lantzat hartzen ingurunea garbiago mantentzeko ardura eta ez da horren erantzule egiten”.
Horregatik, udalak gai hori lantzen jarraitzea erabaki du.Datozen hilabeteetan ikastetxeekin, tabernekin… hitz egingo dute, laguntza eta proposamenak jasotzeko asmoarekin.