Mozorrotutako haurrek eman diote hasiera San Andres jaiei, Ormaiztegin
Haurrak izan dira gaur, San Andres jaiei hasiera eman dietenak, eta modu berezian egin dute, gainera: mozorrotuta. Arratsaldean, 16:30ean Zubipe kiroldegian elkartu dira guztiak. Gurasoak eta aiton-amonak ere bertan egon dira etxeko txikienei begira. Argazkiak ateratzen eta bideoarekin irudiak hartzen ere aritu dira batzuk. Haur gehienak zeuden mozorrotuta, bai txiki-txikiak eta baita kozkorragoak ere. Batzuk bakarka zeuden mozorrotuta eta besteak berriz, taldeka. Kolore eta forma desberdineko mozorroak ikusi ahal izan dira: indioak, bakeroak, saguak, andaluziarrak, printzesak, super-heroiak… Mozorrotutako haurrez gain, Txindata musika eskolako trikitilari taldea ere bertan zegoen. 16:30ean kalejiran abiatu dira kiroldegitik plaza aldera. Bertara iritsi direnean askaria eman diete, Guraso Elkarteak antolatuta: opila txokolatearekin eta botilatxo bat ur. Handienek, gosetuta, segituan jan dute opila, eta txikienei pixka bat gehiago kostatu zaie. Askok gurasoen laguntza izan dute askaria jateko. Ikurriña altxatzea eta suzirien jaurtiketa Arratsaldeko seietan ikurriña alatxatuko dute eta suziriak ere botako dituzte festen hasiera ofiziala iragartzeko. Ondoren haurrek eta gaztetxoek buruhandien aurretik korrika ibili ahal izango dute. 19:00etan Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean kontzentrazioa egingo dute, eta 22:30etik aurrera Indarra, Ihesbide eta Madeleine taldeek kontzertua emango dute txosnetan.
Haurrak izan dira gaur, San Andres jaiei hasiera eman dietenak, eta modu berezian egin dute, gainera: mozorrotuta.
Arratsaldean, 16:30ean Zubipe kiroldegian elkartu dira guztiak. Gurasoak eta aiton-amonak ere bertan egon dira etxeko txikienei begira. Argazkiak ateratzen eta bideoarekin irudiak hartzen ere aritu dira batzuk. Haur gehienak zeuden mozorrotuta, bai txiki-txikiak eta baita kozkorragoak ere. Batzuk bakarka zeuden mozorrotuta eta besteak berriz, taldeka. Kolore eta forma desberdineko mozorroak ikusi ahal izan dira: indioak, bakeroak, saguak, andaluziarrak, printzesak, super-heroiak…
Mozorrotutako haurrez gain, Txindata musika eskolako trikitilari taldea ere bertan zegoen. 16:30ean kalejiran abiatu dira kiroldegitik plaza aldera. Bertara iritsi direnean askaria eman diete, Guraso Elkarteak antolatuta: opila txokolatearekin eta botilatxo bat ur. Handienek, gosetuta, segituan jan dute opila, eta txikienei pixka bat gehiago kostatu zaie. Askok gurasoen laguntza izan dute askaria jateko.
Ikurriña altxatzea eta suzirien jaurtiketa
Arratsaldeko seietan ikurriña alatxatuko dute eta suziriak ere botako dituzte festen hasiera ofiziala iragartzeko. Ondoren haurrek eta gaztetxoek buruhandien aurretik korrika ibili ahal izango dute. 19:00etan Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean kontzentrazioa egingo dute, eta 22:30etik aurrera Indarra, Ihesbide eta Madeleine taldeek kontzertua emango dute txosnetan.