
Berdintasunari buruzko IX. Foroa egin dute gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, eta “eduki mamitsua” izan du.
Foroa 09:30ean hasi dute, eta hainbat arlotako kideek parte hartu dute, besteak beste, Irungo alardeari buruz hitz egin duen kide batek, emakume inmigranteek, Eraldatzeneko lehendakariak eta Erick Pescador sexologoak eta soziologoak. Aurten, gizonezkoen rola aztertu dute. Berdintasunaren bidean emakumezkoek eta gizonezkoek egindako lanari erreparatu diote, eta elkarrekin egiteko dauketenari ere bai. Horretarako, gizonezkoek osatutako taldeekin egin dute topaketa. Foroan, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka egiten ari direnaz eta egiteko dagoenaz ere hitz egin dute. Bestalde, emakume inmigranteek emakumezkoekin zein nerabeekin egiten ari diren lana izan dute hizpide.