
Gaur eguerdiko hamabietan banatu dituzte Igartubeiti baserri museoan IV. Argazki Digital Lehiaketako sariak. Helduetan lehendabiziko saria Imanol Manterolak irabazi du, eta gazteetan, Unai Larrañagak. Igartubeiti baserri museoko arduradunek jakitera e...

Ion Telleria gazte independentistari ongi etorria egin diote bere jaioterrian, Idiazabalen. Telleria azaroaren 8an irten zen Valdemoroko (Madril) espetxetik bermepean, 12.000 euroko fidantza ordainduta. Ekitaldia txalapartaren doinuekin hasi dute 12:30ak aldera. Ondoren, aurkezleak hartu du hitza. Bere arabera “Euskal Herria, herri zapaldua dela kontzientzia hartzearekin batera, herriaren alde lanean hasten da hainbat lagun. Horien artean Ion. Lehendabizi herrian lan egin zuen, hainbat arlotan, eta ondoren nazio mailan. Horrek ondorio txarra ekarri zion: kartzela. Orain aske dago, ordea, eta berri pozgarria da”. Aurkezleak bere jarduna bukatu ondoren, Ion Telleria plazako kioskora igo da, bertaratutakoen txalo zaparra artean. Jarraian, idiazabaldar gazte batek alboka jo du, eta bi dantzarik Agurra dantzatu dute, txistulariek lagunduta. Agurra dantzatu eta gero, Idiazabalgo hainbat talde eragilek berak herrian egindako lanarengatik esker ona adierazi diote. Lehendabizi ezker abertzaleko kide batek hitz egin du, eta zenbait opari eman dizkio gazte independentistari. Segidan, Eliz Azpiko Komandoa bere lagun taldeko kideak kioskora igo eta gaztetan berarekin bizi izandakoak ekarri dituzte gogora. Oparia ere eman diote. Idiazabalgo Bertsolari Taldean ere ibilia da Telleria eta bertako kideek hitzez ez, baizik eta bertsoz egin diote ongi etorria. Illati euskara elkartekoek, LAB sindikatuak, Ojaolaaitzeko Naparrak taldekoek, Zirika Irratikoek eta Gazte Asanbladakoek ere parte hartu dute [...]

Gaur mozorrotutako lagun taldeek hartu dute giroa alaitzeko ardura, Ormaiztegin, eta ez dute hutsik egin. Goiz partean mozorrotutako lagun talde bat edo beste ikusi ahal izan da kalean, baina batez ere eguerditik aurrera hasi da jendea irtetzen. Eguerdiko hamabietatik aurrera, beste urte batzuetan baino jende gehiago zebilen mozorrotuta. Agian eguraldiak izan du zerikusirik horretan. Batzuk bakarka mozorrotu dira, baina gehienak taldean. Beruntz dantza taldea esaterako, gurasoek, beraien seme-alabek eta lagun taldeko ezkongabeek osatu dute. Izenarengatik galdetuta taldeko kide bat halaxe esan du umoretsu: “Gabiriako dantza taldeak Goruntz izena du, eta gu behe aldean bizi garenez, gure dantza taldeari Beruntz izena jartzea pentsatu dugu”. Tartean geldialdiak egin eta dantza saioak egin dituzte bertaratutakoen gozamenerako. Harategi ibiltari bat ere ikusi ahal izan da herrian, txorixoak, txistorrak eta beste hainbat jaki zintzilika zituztela. Bertako kideek aipatu dute bizpahiru aste behar izan dituztela harategia eraikitzeko. “Herrian harategi asko dago eta guk bat gehiago egitea pentsatu dugu”. Orduek aurrera egin ahala gosetuz gero, harategian zintzilik dauden txorixoak jango dituztela esan dute irribarrez. Verano Azul, Espainiako telebistan botatzen zuten serie ospetsua imitatu nahi izan du beste lagun talde batek. Bertako partaideak seriean agertzen ziren gazteak bezala dabiltza jantzita. Bizikletak ere alboan dituzte, baina arreta gehien La [...]



