Jende asko dabil Nabarrherri azokan, Urretxun
Jende asko dabil Nabarrherri azokan, Urretxun. Goizeko hamaiketan ireki dute azoka Gernikako Arbola plazan, eta berehala hasi da jendea postuak ikusten. Eguerdirako jada, jende mordoxka zebilen, eta urretxuarrek aipatu dutenez, atzo arratsaldean ere bisitari ugari izan zituen.
Nabarrherri elkarteak antolatu du azoka, eta beraien hitzetan “Euskal Herriaren kultura, historia eta talde ondarea jendarteratzeko gunea” izango da igandera bitartean. Azokaren helburua berriz, “euskal kultura eta nafar identitatea gizarteratzea” da. Kataluniatik, Bretainiatik, Andaluziatik, Galiziatik, Aljeriatik edota Nafarroatik etorritako ekoizleek jarri dituzte postuak bertan. Aukera ikaragarria dago: goxokiak, etxeko zapatillak, fruitu lehorrak, belarrak, azeitunak, pastelak, pitxiak, sukaldeko egurrezko tresnak, taila lanak, txotxongiloak eta txerrikia erosi daitezke bertan, besteak beste. Ogia ere egiten dute, horretarako labeak jarri baitituzte Gernikako Arbola plazako txoko batean. Haur batek ogia egiten ikusi duean horrela esan dio bere amari: “amonak egiten zuen bezala egiten du gizon horrek ogia”.
Jende dezente ikusi ahal izan da azokan erosketak egiten. Giroa alaitzen berriz, trikitilariak ibili dira, hara eta hona.
Hitzaldia eta kantaldia
Eguerdiko hamabietan 1512, Nafarroaren konkista lelopean hitzaldia eman dute. 13:00etan berriz, Pettiren eskutik kantaldiaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.