Mozorrotutako lagun taldeek hartu dute Ormaiztegi
Gaur mozorrotutako lagun taldeek hartu dute giroa alaitzeko ardura, Ormaiztegin, eta ez dute hutsik egin. Goiz partean mozorrotutako lagun talde bat edo beste ikusi ahal izan da kalean, baina batez ere eguerditik aurrera hasi da jendea irtetzen. Eguerdiko hamabietatik aurrera, beste urte batzuetan baino jende gehiago zebilen mozorrotuta. Agian eguraldiak izan du zerikusirik horretan. Batzuk bakarka mozorrotu dira, baina gehienak taldean. Beruntz dantza taldea esaterako, gurasoek, beraien seme-alabek eta lagun taldeko ezkongabeek osatu dute. Izenarengatik galdetuta taldeko kide bat halaxe esan du umoretsu: “Gabiriako dantza taldeak Goruntz izena du, eta gu behe aldean bizi garenez, gure dantza taldeari Beruntz izena jartzea pentsatu dugu”. Tartean geldialdiak egin eta dantza saioak egin dituzte bertaratutakoen gozamenerako. Harategi ibiltari bat ere ikusi ahal izan da herrian, txorixoak, txistorrak eta beste hainbat jaki zintzilika zituztela. Bertako kideek aipatu dute bizpahiru aste behar izan dituztela harategia eraikitzeko. “Herrian harategi asko dago eta guk bat gehiago egitea pentsatu dugu”. Orduek aurrera egin ahala gosetuz gero, harategian zintzilik dauden txorixoak jango dituztela esan dute irribarrez. Verano Azul, Espainiako telebistan botatzen zuten serie ospetsua imitatu nahi izan du beste lagun talde batek. Bertako partaideak seriean agertzen ziren gazteak bezala dabiltza jantzita. Bizikletak ere alboan dituzte, baina arreta gehien La [...]
Gaur mozorrotutako lagun taldeek hartu dute giroa alaitzeko ardura, Ormaiztegin, eta ez dute hutsik egin.
Goiz partean mozorrotutako lagun talde bat edo beste ikusi ahal izan da kalean, baina batez ere eguerditik aurrera hasi da jendea irtetzen. Eguerdiko hamabietatik aurrera, beste urte batzuetan baino jende gehiago zebilen mozorrotuta. Agian eguraldiak izan du zerikusirik horretan. Batzuk bakarka mozorrotu dira, baina gehienak taldean. Beruntz dantza taldea esaterako, gurasoek, beraien seme-alabek eta lagun taldeko ezkongabeek osatu dute. Izenarengatik galdetuta taldeko kide bat halaxe esan du umoretsu: “Gabiriako dantza taldeak Goruntz izena du, eta gu behe aldean bizi garenez, gure dantza taldeari Beruntz izena jartzea pentsatu dugu”. Tartean geldialdiak egin eta dantza saioak egin dituzte bertaratutakoen gozamenerako. 
Harategi ibiltari bat ere ikusi ahal izan da herrian, txorixoak, txistorrak eta beste hainbat jaki zintzilika zituztela. Bertako kideek aipatu dute bizpahiru aste behar izan dituztela harategia eraikitzeko. “Herrian harategi asko dago eta guk bat gehiago egitea pentsatu dugu”. Orduek aurrera egin ahala gosetuz gero, harategian zintzilik dauden txorixoak jango dituztela esan dute irribarrez.
Verano Azul, Espainiako telebistan botatzen zuten serie ospetsua imitatu nahi izan du beste lagun talde batek. Bertako partaideak seriean agertzen ziren gazteak bezala dabiltza jantzita. Bizikletak ere alboan dituzte, baina arreta gehien La Dorada barkuak eta Chanquetek bereganatu dute.
Ijito talde bat baino gehiago ere ibili da kalean, beraien karroza eta guzti. Lagun talde batek gainera, ahuntza ere atera du kalera. Aipatutako pertsonaia horiez gain, beste hainbat mozorro ikusteko aukera ere izan da. Ezinezkoa da beraz, Ormaiztegira joan eta aspertzea.
Eguerdiko ordu bietan lagun taldeek bazkaria egin dute Zubipe kiroldegian eta hamar minutu barru, hau da, 16:30ean, lagun taldeek jaitsiera egingo dute Skandalue elektrotxarangaren doinuak jarraituz.
Sari banaketa
Egun guztian zehar girorik onena jartzen duten taldeei sariak banatuko dizkiet, 20:00etan plazako karpane. 12 urtetik 16 urtera bitartekoentzat 150 euroko saria izango da, eta 16 urtetik aurrerakoentzat berriz, 210 euroko saria.













