Euskararekiko konpromisoak hartu ditu Urretxuko Udalak

Azaroaren 25eko elkarretaratzea

Pasa den asteko Osoko Bilkuran, Urretxuko Udalak Gernikako Arbolako igogailurako inbertsioa aldatu zuen eta euskararen aldeko konpromisoak hartu zituen. Igogailuak iritzi desberdinak sortu zituen, eta horren adierazle da aurrekontu aldaketa udal gobernuak soilik babestu izana. Gainontzekoak abstenitu egin ziren: batzuek, igogailua Kalerrotaraino jaitsi dadin nahi dute; besteek aldapa bat gustoko zuten eta hirugarren batzuek informazioa gaizki jaso zutela protesta egiteko baliatu zuten bozka. Hala ere, aurrekontu aldaketak aurrera egin zuen. Santa Barbara inguruetako bide bat moldatzeko dirua (267.000 euro), udaletxeko erreformetakoa (50.000 euro) eta trafiko oztopoak moldatzeko diru-partidaren zati bat (30.000 euro) erabiliko dituzte igogailuaren obran. Beste alde batetik, Udalbatzak azaroaren 25eko deklarazio instituzionala eta euskararen nazioarteko egunaren gaineko mozio bat ere onartu zituen. Azken honetan, udalak hainbat konpromiso hartu ditu: «bere esku dagoen guztia egingo du bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten langileen euskalduntzea bultzatzeko, langile hauen lehen hitza euskaraz izateko eta udaleko barne funtzionamendua euskaraz izateko. Halaber, Urretxuko udalak euskaraz bizitzeko eskubidea helburu duen plangintza integrala garatuko du.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa