Beasainek 3 eta 1 irabazi dio CD Vitoriari, azkeneko bost minutuetan bi gol sartuta
Beasainek hiru puntu gehiago batu ditu gaur, Hirugarren Mailako Ligako neurketan. CD Vitoria zail bat izan du aurkari, Loinatz lokaztuak are gehiago konplikatu dion partidan. Beasaingo taldeak 3 eta 1 irabazi du. Azkeneko bost minutuak erabakigarriak izan dira; garaipenaren gola edonork sar zezakeela zirudien unean, txuri-urdinek punteria zoliagoa izan dute.
Lehen zatiaren hondarrean Artolak sartutako golarekin aurreratu da Beasain, 42. minutuan. Vitoriak berdindu ondoren, eta zelaia astundu ahala, asko orekatu da norgehiagoka. Geldikako jokaldiek halakoetan duten garrantziaz jakitun, korner batean iritsi da Beasainen bigarren gola, 86. minutuan.
Hiru minutu geroago, 89an, eta gasteiztarren erreakzioa baino goierritarren hirugarrena gertuago zegoela baieztatuz, ezkerretik erdiratutako baloi bat buruz, eta plantxan bikain sareratu du Ander Avellanedak.
Aurreko jokaldian, Olaizolak falta jaurtiketa zuzenean aukera ederra sortu du, gasteiztarren atezain Jon Sotok geldiketa bikainarekin desbideratu duena.
Hamaikakoak:
- Beasain: Txusta; Urki, ‘Koloccinni’, Imaz, Avellaneda, Garmendia, Iker Martinez (75.min, Orue), Otegi (78.min, Imanol), Oier Artola (88.min, Iraola), Olaizola, Arregi.
- CD Vitoria: Jon Soto; Valdor, Joseba, Oli, Armentia, Patxi, Jon, Aitor, Tyson, Iñaki, Asier. Ordezkoak: Xabi Gaston, Borja, Otadui, Gaizka, Ruben Gaston, Kepa Arrieta.
- Epaile taldea: Abancens; Antoñana, Artzamendi.













