Jon Ander Albisuk, Berasaluze VIII.a lagun, 10 eta 22 galdu du Binakako Txapelketako lehen partida
Binakako pilota txapelketa nagusia atzo hasi zen. Inoizko lehiaketa luzeena izango den ekitaldiaren estreinakoan Jon Ander Albisu atzelari ataundarrak jokatu zuen, txapelketan bikotekide izango duen Pablo Berasaluzerekin (Berasaluze VIII.a). Sestaoko Las Llanas pilotalekuan, 10 eta 22 galdu zuen ataundarrak eta bizkaitarrak osatutako bikoak, Aimar Olaizola-Mikel Beroizen aurka. Ezkerreko hankarekin hasi ziren gorriz jokatu zuten Berasaluze VIII.a-Albisu. Berehala 0 eta 7 ziren markagailuan atzetik, eta aldea bederatzi tantoraino igo zitzaien urdinen lan erdietarako (2-11). Susperraldia izan zuten gero gorriek, 6-11 eta 10-15eraino hurbiltzeko, baina ordurako tarte handiegia zuten gainditzeko. Azkenean, 10 eta 22 galdu, eta lehiaketako lehen puntua Olaizola II.a-Beroizek eraman dute, askoren iritziz txapelketako bikote indartsuenetakoa, Irujo-Barriolarekin batera. Markagailuko diferentzia handia izan arren, kantxak ondo aritu zen Albisu. Batez ere lehen erdian, atzean jaun eta jabe izan zen, sendo eta pilotari indarra emanez. Tanto gehienetan bizkarra erakutsi zion Beroizi. Baina Mikel Beroizek ere bere maila eman zuen, seguru aritu zen neurketa osoan: ez zuen tantorik galdu, eta bi egin zituen. Albisuk, aldiz, atzenerako 5 pilota galduta bukatu zuen partida. Binakako Txapelketan zortzi bikotek parte hartuko dute, Aspetik eta Asegarcetik launak. Lehen fasean denek denen aurka jokatu beharko dute, bi aldiz; hamalau partida ditu bikote bakoitzak, beraz. Partidak 54:16 minutuko iraupena [...]
Binakako pilota txapelketa nagusia atzo hasi zen. Inoizko lehiaketa luzeena izango den ekitaldiaren estreinakoan Jon Ander Albisu atzelari ataundarrak jokatu zuen, txapelketan bikotekide izango duen Pablo Berasaluzerekin (Berasaluze VIII.a). Sestaoko Las Llanas pilotalekuan, 10 eta 22 galdu zuen ataundarrak eta bizkaitarrak osatutako bikoak, Aimar Olaizola-Mikel Beroizen aurka.
Ezkerreko hankarekin hasi ziren gorriz jokatu zuten Berasaluze VIII.a-Albisu. Berehala 0 eta 7 ziren markagailuan atzetik, eta aldea bederatzi tantoraino igo zitzaien urdinen lan erdietarako (2-11). Susperraldia izan zuten gero gorriek, 6-11 eta 10-15eraino hurbiltzeko, baina ordurako tarte handiegia zuten gainditzeko. Azkenean, 10 eta 22 galdu, eta lehiaketako lehen puntua Olaizola II.a-Beroizek eraman dute, askoren iritziz txapelketako bikote indartsuenetakoa, Irujo-Barriolarekin batera.
Markagailuko diferentzia handia izan arren, kantxak ondo aritu zen Albisu. Batez ere lehen erdian, atzean jaun eta jabe izan zen, sendo eta pilotari indarra emanez. Tanto gehienetan bizkarra erakutsi zion Beroizi. Baina Mikel Beroizek ere bere maila eman zuen, seguru aritu zen neurketa osoan: ez zuen tantorik galdu, eta bi egin zituen. Albisuk, aldiz, atzenerako 5 pilota galduta bukatu zuen partida.
Binakako Txapelketan zortzi bikotek parte hartuko dute, Aspetik eta Asegarcetik launak. Lehen fasean denek denen aurka jokatu beharko dute, bi aldiz; hamalau partida ditu bikote bakoitzak, beraz.
Partidak 54:16 minutuko iraupena izan zuen, jokoan 26:49 minutu. 518 pilotakada jo zituzten denera, tanto batean edo bestetan ehunetik gora.
Datuak:
Albisuk: galduak 5 (behartuta, 1); eginak 0.
Beroizek: galduak 0, eginak 2.
Berasaluze VIII.ak: eginak 8 (2 sakez, 5 airez, 1 moztuta), galduak 3 (erasoan 2, behartuta 1).
Olaizola II.ak: eginak 12 (dejadaz 1, airez 8, moztuta 1, zabalean 1, atzean 1); galduak 2 (erasoan, 1).













