Ordizian gaur hasiko dituzte sei egun iraungo duten Santa Ana jaiak

Aurreko asteburuan motorrak berotzen hasi eta gero, bihartik aurrera ospatuko dituzte Santa Ana jaiak Ordizian. Tradiziozko ekitaldiak eta azken urteetan indarra hartu dutenak uztartzen ditu egitarauak. Besteak beste, danborrada, matutina eta santanazaleen esku-dantza izango dira datozen egunetako osagaiak. Aurtengo jaiek ekarriko duten berrikuntzetako bat, zezen plazaren kokapena da, aurten lekuz aldatuko baitute. San Bartolome auzoan egiten ari diren aparkalekuetarako berdindu duten orubea aprobetxatuko dute horretarako. Zezen plaza horretan, ekitaldi ugari izango dira, igandetik aurrera, El Albero zezenzale peñak antolatuta. Kuadrillen arteko VII. Bigantxa-Futbol Txapelketa egingo dute igandean. Astelehenean berriz, Trial Show-a izango da, hura ere, San Bartolomen. Asteartean bigantxak aterako dituzte eta asteazkenean ere futbol lehia izango da, baina junior mailakoa. Marotiasen omenezko proba Urte osoan bezala, festetan ere, kirol ekitaldiei garrantzia handia ematen zaie Ordizian. Hala, bi txirrindulari proba izango dituzte datozen egunetan. Sona handiena duena, asteleheneko Ordiziako Klasika bada ere, ez da bakarra. Bihar, Jose Ramon Marotiasen omenezko X. proba egingo dute. Erlojuaren kontrako taldekako Gipuzkoako txapelketa izango da jokoan, jubenil eta kadete mailan. Ordiziako Txirrindulari  Elkarteak antolatzen duen proba berezia da; «urte osoan bakarra lehiatzen dute maila hauetako txirrindulariek». Kadete mailakoek, 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Gudarien etorbidetik abiatuta, Alegiaraino joan eta etorri egin beharko dute. [...]

Goierriko Hitza

Anton, Sastre eta ‘Purito’ Rodriguez Ordiziako Klasikan izango dira 25ean

Iaz hamalau izan baziren, aurten hamabi txirrindulari talde batzea lortu du Ordiziako Klasika antolatzen duen Txapel-Gorri elkarteak. Kopurua, normalean, kalitatearen onerako izan ohi da, baina talde gutxiago izanagatik, punta-puntako txirrindulariak izango dira aurten ere Ordizian. Euskaltel-Euskadi Igor Antonekin eta Mikel Nieverekin izango da Ordizian, Katuxak Joaquin Purito Rodriguez izango du taldeburu, eta Frantziako Tourretik kanpo geratu den Geox-TMC taldea Carlos Sastrerekin dator. «Antonek eta Nievek Italiako Giroko mendiko etapa nagusiak irabazi dituzte aurten, Purito Rodriguezek Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko Zumarragako etapa, beste hainbat garaipenen artean, eta Carlos Sastre Tourra irabazitakoa da». Ordiziako Klasikaren koordinatzaile nagusi Jose Luis Sanzen arabera, «zenbait ahotsek» diote Gorka Izagirre iazko irabazlea ere Ordizian izan daitekeela Tourretik bueltan, garai batean Marino Lejarretak egiten zuen bezala. «Etortzen bada berak irabaz dezake, bestela, lehen ere Ordizian irabazitakoa den Rodriguezek». Goierriko bi txirrindulari ere izango dira: Jon Izagirre ormaiztegiarra eta Garikoitz Bravo lazkaotarra. Euskal Herrian egun bakarrean jokatzen den probarik zaharrena da Ordiziako Klasika. 88. ekitaldia du aurten, baina proba aurrera ateratzea gero eta gehiago kostatzen da, Sanzek dioenez. «Udalak eutsi dio orain artekoari, baina Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren zain gaude». Betiko babesleei eskerrak eman dizkie, eta txirrindulazaleei gogoratu die urtean 31 euro ordainduta lasterketari lagundu diezaioketela. Felix Bidaurretari [...]

Goierriko Hitza

Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok ‘On’ proiektua aurkeztuko dute

Pello Ramirez  eta Xabier Zeberiok abian jarritako On proiektu berria Goierrin  aurkeztuko dute asteburuan. Ostiralean 20:00etan Idiazabalgo plazan eskainiko dute kontzertu a,  eta igandean arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza  jauregian. Pe...

Goierriko Hitza

Euskal Herriko emakumezkoen futbol kopako finalaurrekoa jokatuko dute Beasainen

Euskal Herriko emakumezko futbolari onenek parte hartuko dute Euskal Herriko Futbol Kopan, eta txapelketa horren finalaurrekoetako bat Beasaingo Loinaz futbol zelaian jokatuko da abuztuaren 26an. Reala eta Donibane Garaziko taldeen arteko irabazleak, L...

Beasaingo Hitza

Metapostari buruzko ikastaroa eskainiko da KZgunean

Dokumentu interesgarriak interneten ziurtasunez eta ordenatuta gordetzeko sistema da Metaposta; ikastaroa hilaren 26an eta 27an eskainiko da, eta nbai duen guztiarentzat zabalduta...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jesus Heras zumarragarra izan da Santa Isabel Argazki Rallyko irabazlea

Javi Alonso, Carlos de Cos eta Carlos Mediavillak ere jaso dituzte sariak; aurten guztira 15 argazki bilduma aurkeztu dira lehiaketara.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Elkarrizketa aurrerapena: «Guzti hau ahanzturan geldituko ez dela ikustea oso polita da»

Adelaida Prieto eta Jose Ramon Ibeas• Adelaida Prieto eta Jose Ramon Ibeas 36ko Gerrako biktimen senitartekoak dira. Prietoren amonak hamabi senitarteko galdu zituen; Ibeasek, berriz, amona bera galdu zuen. Adelaida Prieto (Legazpi, 1949) eta Jose Ramon Ibeas (Irun, 1934) 36ko Gerran hildako pertsonen senitartekoak dira. Prietoren amonak 12 senide galdu zituen, eta Ibeasek, berriz, amona bera galdu zuen. Bien familiek, elkar ez ezagutu izanagatik ere, bide bertsua jarraitu zuten deserrian, lehenago Frantziar Estatuan eta Gero Katalunian. [Adelaida] Zure amonak 12 senitarteko galdu zituen 36ko gerran… Prieto: Josefa Zufiaurre zen nire amona. Gerran galdu zituen zuzeneko senitartekoak 12 dira. Bi anaia galdu zituen, Eloy eta Isidro. Eloy guduan hil zen, baina Isidro ez, nahiz eta historiak hori dioen. Loiolako koartelera joan zen, anaia han zegoela esan ziotelako. Koartelean sartu egin nahi izan zuen, baina ez zion utzi. Sarreran bertan metrailatu zuten. Amona, haurdun joan zen ihesi, nire amarekin eta beste haur txiki batekin. Haurra gaixo hil zen, Frantzian. Espero zituen bikiak ere galdu egin zituen. Obus baten leherketak nire ama harrapatuta utzi zuen. Emakume bat bere gainera bota zen, eta bizitza salbatu zion. Amonak, ordea, bere alaba hil zegin zela uste zuen eta andrea gainean zuenez, ez zuten nire ama aurkitzen. [...]

Legazpiko Hitza

Pasarelatik erakusleihora

Bareak merkatari eta ostalari elkarteak apirilean egin zuen moda desfileko argazkiak, elkarteko hainbat dendetako erakusleihoetan jarri dituzte, herrian zehar banatutako erakusketa osatuz. Denda bakoitzak desfilerako utzitako arropekin jantzita agertzen diren modeloen argazkiekin osatu dute erakusketa elkartekoek. Guztira hamasei dendek parte hartu zuten apirilaren 9an Loinazko San Martin plaza azpian egin zen desfilean. Denda bakoitzak, salgai dituen hainbat produktu utzi zizkion antolakuntzari desfilea egiteko. Denda bakoitzean dagokion arroparen araberako argazkiak jarri dituzte. Erakusleihoz-erakusleiho jarritako argazkiekin osatu duten erakusketa berezia, ekainaren 30era arte ikusi ahalko da. Moda pasarelaren helburua herriko merkataritza eta ostalaritza indartzea zen, eta horretarako elkarteko merkatariek proposatu zuten ekimena izan zen desfilea. Orduan Fotoetxe eta Foto Alzuri dendetako argazkilariek ateratako argazkiak dira orain erakusleihoetan ikusi daitezkeenak. Eskerrak emateko Denda bakoitzean salgai dauden produktuen berri emateko antolatu zuten desfilea Bareak elkartkeo merkatariek, herritarrei eta goierritarrei Beasaingo dendetan zer erosi dezaketen erakutsiz. Jende asko joan zen desfilea ikustera, eta ikusle eta erosle guztiei eskerrak emateko ere aprobetxatu nahi dute erakusketa. Andreak jantziak, Aranburu oinetakoak, Argi optika, Boutique Agnes, Cortes, Itak, Jauregi optika, Kux-kux, Malda, Mirari, Naia lentzeria, Ol-Laia, Otea, Pergola, YS Harriak eta Osagarriak eta Zuretzat dendetako arduradunek utzi zituzten desfilea egiteko beharrezko arropa eta osagarriak, eta Fashion ilapaindegian eta Sybonei [...]

Eskeine Legorburu

Ehun Milak lasterketarako boluntario bila dabil Ostadar

Uztailaren 15ean igaroko da lasterketa bi herrietatik, 19:30etik 23:00etara; tarte horretan lan egiteko prest leudeken pertsonen bila dabil mendi taldea.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

''Elkartasuna azaleratuz'' jaialdia arrakastaz burutu zen asteburuan

Egunean zehar antolatutako ekintzetan jende ugari ibili zen; kontzertua izan zen, dena den, jendetsuena, milatik gora ikusle bildu baitzituen....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bi emakumezko atxilotu dituzte, lapurreta egin dutelakoan

Gaur goizaldean bi emakumezko atxilotu dituzte Ormaiztegin, lapurreta egitea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 22 eta 22 urteko bi emakumezkok, bidaia poltsa bat lapurtu zuten Ormaiztegiko taberna batean. Agiriak eta bankuko txartelak z...

Goierriko Hitza

Graffiti tailerra

Ekainaren 28an eta 28an Gazte Txokoko pareta margotuko dute, graffiti tailerrean. Izena emateko azken eguna datorren astearte, ekainak 21, izango da. Gazte Txokoan bertan ean daiteke izena.

Legazpiko Hitza

San Joan sua

Ekainak 23, osteguna: San Juan suaren ingurukoak: • 21:45etan: Legazpi Musika Bandaren kalejira jendea plazara biltzeko. • 22:20: Txalapartarien deia. Toberaz eta txalapartaz . • 22:30: Sua piztea (talde bakoitzeko batek) Txistulariek San Juan zo...

Legazpiko Hitza

Armen Alardea

Armen Alardea egingo dute. 18:45etan Laubide kalean abiatuko da 20:30etan Euskal Herria plazan amaitzeko.

Goierriko Hitza

Bandaren kalejira

Legazpi Musika Bandaren Kalejira.

Legazpiko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa