
Aurreko legealdiko bideari jarraituz, Legorretako Udalak 2011-2015 agintealdian ere batzorde irekiak sortuko ditu, parte hartzeko interesa duten edozein herritarrekin osatuak. Hurrengo ostiralera arte, uztailak 15, zabalik dago izena emateko epea. Udal...

Azken txanpan sartu da Ordiziako Emaneurre taldeak antolatutako Eskuz binakako V. Pilota Txapelketa Herrikoia. Joan den ostiralean jokatu ziren Beti-Alai pilotalekuan A eta B ligei dagozkien finalerdiak, finalistak erabakita utziz. A ligan Guti-Argaiz ...

Espainiako selekzioarekin jokatuko du junior mailan; 21 urteko zumarragarra Belgikan dago orain, uztailaren 17tik 30era Grezian egingo den txapelketarako prestatzen.

Legazpiko Cie Automotive enpresan sutea gertatu zen pasa den ostiralean. Suhiltzaileek 20 minututan itzali zuten eta suak ez zuen kalte larririk eragin. Elektroerosioko makina batean sortu zen sua, eta makina txikituta gelditu da. Pasa den ostiralean, ...


Zakarrontzi bati su eman diotelakoan, 15 eta 18 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak bart gauean Ordizian. Herrizaingo sailetik jakinarazi dutenez, kaleko jantziekin zebiltzan bi ertzainek atxilotu dituzte; haiek gerturatzerakoan, bi gazteak ihes ...


Ordiziako gaztetxearen 25. urtemugako ekintzen barruan, zine emanaldia antolatu dute gaur arratsalderako. Wachowski anaiek zuzendutako V de vendetta filma eskainiko dute, 18:00etan, gaztetxean bertan. Kontrol sozialaren eta faxismoaren inguruko gogoeta...

Euriaren erruz, Gernika pasealekuko pilotalekuan egin behar izan dute gaur sokadantza haurrek. Aruten guztira, 36 mutikok parte hartu du sokadantzan, denak zuri-gorriz jantzita. Banaka-banaka egin dute dantza mutiko guztiek, eta ondoren neskak ere bat...

Gazte bati urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote iazko uztailean Legazpin ertzain batzuk ustez jotzeagatik. Eepaitu duten gertaera jazo zen unean ertzainek gazte hau atxilotu nahi zutela azaldu dute. Ustezko erasoa iazko uztailaren 18an gertatu zen, goizeko ordu txikietan. EFE berri agentziak jakinarazio duenez, ertzain batzuek pertsona talde bat Aizkorri kaleko hiri altzarietan kalteak eragiten ari zenaren abisua jaso zuten. Inguru hartara joandakoan, ertzainek baliza zilindriko batzuk sutan zeudela ikusi zuten. Suak itzalgailu batekin itzali zituzten orduan, eta Plazaola kalean behera abiatu ziren. Beti ere EFE berri agentziaren arabera, inguru honetan gazte talde bat zegoen, eta hauetako batek “hijos de puta” esanez iraindu omen zituen poliziak. Minutu gutxira, ertzainak berriro ere inguru hartatik igaro ziren eta gazte berberak likido batez beteta zegoen edalontzi bat bota zien, baina ez zituen jo. EFEk azaldu duenez, ertzainak gaztea idenfitikatzen saiatu ziren, baina gaztea bilatzen ari zirela, Saturnino Telleria kalean zabor edukiontzi bat sutan zela ikusi zuten. Bertan jende asko zegoela ikusita, laguntza eskatu zuten eta ertzain gehiago bertaratu ziren, suhiltzaileekin batera. Diotenez, ertzainak suhiltzaileen lana zaintzen ari zirela, edalontzia bota zien gazteak botila bat jaurti zien poliziei, eta hauek bere bila joan ziren. Ihesi zioala, ustezko erasotzailea erori egin zen. Jaiki, eta korrika jarraitu [...]

Erdi Aroan Jentilbaratzan zegoen Ataun gazteluaren orubean iaz eta orain bi urte egindako indusketa arkeologikoetan ateratako ondarearen erakusketa zabalik dago, Ataunen. Larunbatera arte ikusi ahalko da Jentilbaratza: gaizkileen mugan bilduma, udaletx...

Euskal Herriko bakarkako sega ligaren bigarren jardunaldian Arrate Garinek irabazi du emakumezkoen atalean, igandean Azpeitian (Gipuzkoa). 1:34.56 minutuko denbora egin zuen, eta Beramendiko (Nafarroa) lehen saioa ere Garinek irabazi zuenez, sailkapena...

Legorretako Udalak udalekua antolatu du ekainaren 27tik uztailaren 29rako. Matrikula 30 euro ordaindu behar da, izena ematerakoan; ekainaren 17ra arte apunta liteke, udaletxean. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako aurreneko ziklokoko legorretarrentz...