Gaztelekuan hezitzaile mutilezkoa behar dute

Ordiziako Gaztelekuan asteburuetan lan egiteko hezitzaile mutilezkoa behar dute. Informazio gehiagorako hitzaro@gmail.com helbidera idatz daiteke edo 646 00 56 49 zenbakira deitu. Gaztelekua asteburuetan egoten da irekita.

Ordiziako Hitza

Martin Urkiola: «Odolki bat probatzeko ez dago sukaldaria izan beharrik»

Larunbatean aukeratuko dute aurtengo Odolkiaren Erregea zein izango den, orduan egingo baitute Beasaingo Odolkiaren Lehiaketa. Beasaingo odolkiak badu zerbait berezia, eta irabazleak odolkigile onenaren titulua erakusteko aukera izango du urte guztian zehar. Martin Urkiola kofradiako lehendakariak azaldu ditu odolkien sekretuak eta txapelketaren nondik-norakoak. Zer du horren berezia Beasaingo Odolkiak, beste odolkiek ez dutena? Goierri mailan, eta batez ere Beasainen, odolkiari garrantzia handia eman izan zaio beti, eta sekretua egiteko moduan dago, ekoizleek goxotasun handiarekin egiten dituztelako. Gainera, kofradia lehiaketa antolatzen hasi zenetik, urtez urte, zehazten joan gara Beasaingo odolkia nolakoa izan behar den, eta urteekin hobetzen joan da produktua. Orain 27 urteko odolkiak ez ziren oraingoak bezalakoak, zati handiak zituzten barruan, eta orain horrelako ezer ez da gertatzen, osagaiak ikusi egiten dira, baina oso zati txikitan. Odolkiari beste tratamendu bat ematen zaio. Nik uste dut produktu baten inguruan lehiaketa egiten denean, ekoizleak beti gehiago saiatzen direla, eta horrek produktua bera hobetzen du. Zein osagai eduki behar ditu Beasaingo odolkiak? Beasaingo odolkiaren osagaiak derrigor txerriaren gantza eta odola, porrua eta tipula izan behar ditu, eta gero ekoizle bakoitzaren esku geratzen da zein espezie erabili: anisa, kanela, oreganoa, perrexila… Ekoizle bakoitzak bere sekretua du, baina lau osagai horiek izatea derrigorrezkoa da lehiaketan [...]

Beasaingo Hitza

Hiri seguruari buruzko bi tailer egingo dituzte datorren astean

Ordiziako Udalak Hiri seguruaren mapa proiektua jarri du abian emakumeek (heldu, gazte, elbarritasunen bat dutenak…) segurtasunik gabekotzat jotzen dituzten herriko tokiak zeintzuk diren zehazteko. Horretarako bi tailer antolatu dituzte, hilaren ...

Ordiziako Hitza

Odol Emaileak Legazpin izango dira bihar arratsaldean

Bihar arratsaldean odola emateko aukera izango da Legazpin. Gipuzkoako Odol Emaileak 18:00etatik 20:00etara Gizarte Zentroan izango dira eta 18 urtetik gorako herritar guztiei zabaldu diete odola ematera joateko deia.

Legazpiko Hitza

Legazpiko musika bandak kontzertua eskainiko du igandean

Legazpi Musika Bandak kontzertua eskainiko du igandean, 13:00etan Latxartegi aretoan. Sarrera irekia da.

Legazpiko Hitza

Udal berripapera atera du Idiazabalgo Udalak, bertako albisteen berri eman asmoz

Udal Berripapera atera du kalera Idiazabalgo Udalak, bertako albisteen berri emateko helburuarekin. Legegintzaldi honekin batera martxan jartzea zen asmoa, eta jada lehen alea kalean da. Azaroaren 13 eta 14 bitartean banatu zuten etxeetan. Eusko Jaurlaritzak ateratzen duen Euskararen Berripaperetik dator formatoaren ideia, eta baita izena bera ere. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak esan duenez, jakitun ziren Udalaren eta herritarren arteko komunikazio bideetan gabeziak zeudela. Bere hitzetan gabezia horiek konpontzera dator Udal Berripapera. Hemendik aurrera, Udalak komunikatu nahi dituen albisteak herritarrek zuzenean jasoko dituzte, hilabete bateko maiztasunarekin. «Berri paperaren helburua komunikazioa hobetzea da oinarrian, baina beste helburu bat ere bete nahi du, herritarren parte hartzea bultzatzea, gure ustez informatuta dagoen herriak parte hartzea errazagoa izaten baita», dio Imazek. Agenda txertatuko dute 2011. urtea bukatu artean, Udal Berri Papera bere horretan aterako dute, baina datorren urtetik aurrera, Idiazabalgo kultur agendaren edukiak ere bertan txertatuko dituzte. Berri paperaren atzeko aldean, hain zuzen. Imazen hitzetan horrela, idiazabaldarren etxeetara bi udal publikazio iristea ekidingo dute. Agenda 2012. urtetik aurrera txertatzeko erabakia arrazoi bategatik hartu dute: aurten udal argitalpen guztiak publikatzeko lehiaketa jada egin zutelako, eta Udal Berri Papera artean ez zelako publikatzen. 2012. urtean udal publikazio guztiak (kartelak, jaietako egitaraua, aurrekontuen liburuxka, Udal Berri Papera…) zein [...]

Estitxu Imaz

Abian dira 2011ko CAF-Elhuyar sariak

  Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketak, eta aurten ere hiru kategoria egongo dira: Dibulgazio-artikulu originalak, gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak, eta zientzia-kazetaritzaren arlokoak. Lanak aurkezteko epea, 2012ko urtarrilaren 27an amaituko da. Dibulgazio-artikulu originalen kategorian, 2.000 euroko bi sari banatuko dituzte antolatzaileek. Sarietako bat dibulgazio-artikulu orokorrei dagokie, eta bestea egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluari. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioen artean, 5.000 euroko sari bat banatuko dute, gazteei zuzendutako euskarazko literatura-lan hoberena aurkezten duenarentzat. Lan horiek, zientzia edo teknologia-gaien presentzia izan beharko dute. Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, berriz, 2.000 euroko sari bakarra emango dute, edozein formatu eta generotan 2011n argitaratu diren zientzia kazetaritza lanen artean. Epaimahiko kideak zientzia eta teknologiako adituek zein literatura eta kazetaritza munduko adituek osatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Saridunen izenak, 2012ko apirilaren 30a baino lehen jakinaraziko dituzte. Kategoria bakoitzeko oinarriak cafelhuyarsariak.elhuyar.org helbidean eskura daitezke. Informazio gehiago berriz, 943 36 30 40 telefonoan.

Beasaingo Hitza

Batukadako kide izateko deialdia ireki dute

Ehunzango batukadak talderako partaide berriak biltzeko deialdia egin du. Ikastaro bat eskainiko dute, azaroaren 3an hasiko dena. Batukadak Brinkolako eskola zaharrean entseatzen du, ostegunetan 19:45ean.

Legazpiko Hitza

Joxe Arregi fraide ohia hizlari izango da Ataunen, datorren ostegunean

Joxe Arregi frantziskotar fraide izandakoa, eta Donostiako Gotzaitegiarekin izan zituen gorabeheren ondoren ordena aurten utzi duena Ataunen izango da, gaur zortzi. Atauniker kultur elkarteak gonbidatuta, hitzaldia egingo du, urriaren 27an, osteguna, 1...

Aimar Maiz

«Gure eskubideak aldarrikatzen ikasi behar dugu, ezin dugu atzeraka joan»

Luis Mari De Juan Irastortza (Ordizia, 1957) hemezortzi eta hamabi urte bitarteko hiru seme-alaben aita da. Askotan suertatu zaio Zumarragako eta Ordiziako pediatria zerbitzuetara jotzea, eta orain bi urte salaketa jarri zuen Osakidetzak hizkuntz-eskubideak urratu zizkiola argudiatuta. Salaketa haren haritik Hizkuntz Eskubideen Behatokia harremanetan jarri zen De Juanekin, eta 18 urtez hizkuntz-eskubiderik gabe Osakidetzan dokumental laburra grabatu dute. Kontseilua  Euskaraz bizi kanpainarako prestatzen ari den beste dokumental batean ere azalduko da aurki. Osakidetzaren aurka jarritako salaketa baten haritik dokumental bateko protagonista izatera pasa izan zara. Nola bizi izan duzu? Ez zait protagonista izatea gustatzen. Gertatzen dena da horrela tokatu dela. Jendeari salaketak eta horrelakoak jartzea kostatzen zaiola ulertzen dut, eta horrelako lekuetan ateratzeko ideia eta irizpide garbiak eduki behar dituzu. Nik salaketa egin nuen, eta erantzuna ere garbia izan zen. Zein izan zen, bada, erantzuna? Erantzuna izan zen hobea zela pediatra erdaldunak izatea ez izatea baino. Betiko erantzuna da, tranpa daukana. Agintari horiek osasunarekin jolas egiten dute, eta hori oso larria da. Hasieran amorrua sentitu nuen, eta gerora tristura. Ez dut ulertzen Osakidetzak jarrera hori izatea. Zumarragan jarri zenuen salaketa. Bai, orain dela bi urte. Behin baino gehiagotan gertatu zait pediatrarengana joan eta gehienetan erdalduna tokatzea, bai Zumarragan, eta Ordizian [...]

Ordiziako Hitza

Zapatuko manifestaziorako autobusa

zingizango.com• Zapatuan, Bilbon, manifestazioa egingo da. Leloa “Euskal Herriak konponbidea nahi du” izango da eta Legazpitik autobusa aterako da. Ostirala baino lehen, Arranon, Karibe Zaharrean edo Lekanazpin eman beharko da izena.

Legazpiko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa