Amaiur koalizioak lehen agerraldia egingo du bihar

Urretxuko eta Zumarragako herritarrei koalizioa aurkezteko ekimena antolatu dute; 12:00etan Lizeo pareko zubia lotuko dute bildutako jende guztiarekin eta ondoren argazkia atera.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Haurrei ipuinak kontatzeko ikastaroa egingo dute liburutegian

Ordiziako Udal Liburutegiak Haurrei ipuinak kontatzeko ikastaroa antolatu du azarorako. Guraso eta hezitzaileei begira antolatutako saioa da, eta Pello Añorga ipuin kontalaria izango da irakaslea. Hiru egunetan egingo dute ikastaroa: azaroaren 7an (17...

Ordiziako Hitza

‘Gatazka hasi da’ antzezlana gaur, Usurben

Irenek, kostako herri txiki bateko termako medikuak, analisi sakonak egin ondoren, bertako urak kutsatuta daudela aurkituko du. Herriko egunkariaren zuzendariak aurkikuntza larri horren berri eman dezan zirikatzen du Irene, baina bere ahizpak, herriko ...

Beasaingo Hitza

Beasaingo lehen errelebo lasterketa antolatu du biharko Bealak taldeak

Bealak korrikalari taldeak antolatuta, Beasaingo lehen errelebo lasterketa egingo dute bihar goizean. Korrilakari taldea sortu zenetik, herrian hainbat proba eta ekintza antolatzeko asmoa erakutsi dute Bealakekoek, eta biharko proba ere «gauza ezberdi...

Beasaingo Hitza

Aurkeztu dute Mintzalaguna proiektua

Mintzalaguna ekimenaren aurkezpena, atzo Euskararen erabilera bultzatzeko, aurten ere Mintzalaguna proiektua jarri dute martxan AEK euskaltegiak eta Beasaingo Udal Euskaltegiak. Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpena Igartza jauregian, eta bertan elkartu ziren bi euskaltegietako arduradunak eta Mintzalaguna proiektuan hainbat urtetan parte hartu duten herritarrak. Aurten proiektura batu diren beasaindarrak ere izan ziren aurkezpenean. Mintzalaguna proiektuaren helburua euskararen erabilera bultzatzea dela gogoratu zuen atzo Marian Toledok, udal euskaltegiko zuzendariak, proiektuaren bidez euskaraz dakitenei baina hitz egiten ez dutenei, eta euskara ikasten ari direnei euskaraz hitz egiteko aukera ematen baitzaie. Horretarako, boluntario gisa parte hartu nahi duten herritar euskaldunekin elkartzen dira, astean behin ordu betez, elkarrekin euskaraz hitz egiteko. Mintzalaguna proiektuan izena emateko epea itxita badago ere, urtean zehar ekimenera batu nahi duten guztiek AEK euskaltegiak Urbialde plazaren azpian eta udal euskaltegiak Jose Migel Iturrioz kalean duen bulegora gerturatu behar du, eta bertan izena eman. Udaletxean, Euskara sailean, ere badago horretarako aukera.  

Beasaingo Hitza

Ehiza eta ehiztariak bai, ehizaturik ez

Hegaztia hiltzen ez den ehiza txapelketa egingo dute asteburuan Aralarren, Euskal Herrian Field Trial elkarteak antolatuta, Gipuzkoan lehen aldiz; oilagor ‘ehiza’ da, baina txakurra da izarra.Bihar-etzitan Gipuzkoan sekula ikusi gabeko ehiza txapelketa jokatuko da Enirio Aralar parke naturalean. Hegaztia hil gabeko modalitatearen lehen proba antolatu du Euskal Herrian Field Trial elkarte sortu berriak. Oilagor ehiza izango da, Lareoko urtegiaren ingurutik (Ataun) 09:00etan abiatuta, Aralarko baso-mendietan. Ohiko ehizaren berdina da garapenean, baina ehizakinari libre jare egiten zaio azkenean. Emaitza ez dute botatako hegazti kopuruan neurtzen, ehizatzeko ariketan baizik. Gipuzkoan berritzailea da heriotzarik gabeko ehizakera. Euskal Herrian, ez. Iratiko lehiaketa entzutetsua da; Gaubean (Araba) eta Subitzan (Nafarroa) ere antolatu ohi dituzte lehiaketak. Hain zuzen, Ataungo proba Euskal Herriko Basoetako Dama sarirako bi lehiaketa baliagarrietako lehena izango da. Beste saioa Iratiko oihanean jokatuko da, azaroaren 5ean eta 6an, Zuberoako lurretan. Europan oso sustraituta dagoen ehiza modalitatea bultzatu nahi dute Euskal Herrian Field Trial elkartekoek. Ingalaterran du sorburua, orain mende bete. Gaur egun Frantzia eta Italia dira buruan. «Euskal Herriko ehiztari eta muestra-zakur zaleen interesa ingurumena zaintzearen aldeko kirol moldeetara bideratzea» da elkartearen helburua. Aldi berean, gizarteak gure jarduerak ezagutzea eta onestea, ehiztariek, orokorrean, gizartean duten «ikuspegi soziala oso gaizki ikusita» dagoela jakitun. Hil [...]

Aimar Maiz

PSE «kezkati» zaborraren gaian

Lazkaoko Udalbatzak atzo egin zuen hileko osoko bilkuran PSE-EE alderdiak Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Osoko Plana —PIGRUG delakoa— onetsi zuen publikoki, mozio baten bidez, eta kezkatuta azaldu zen Juan Manuel Serna zinegotzia Bilduk hori geratzeko asmoa edukitzearekin. «Arduragabekeria da, zaborrarekin arazo larria dugulako, eta denborarik ez daukagulako», azaldu du Lazkaoko zinegotzi sozialistak ohar batean. Aurreko legealdiko hondakin planaren defentsa egin du PSEk, «indar politikoen artean erakundeetan akordioak eginda lortu» dela argudiatuz. «Gipuzkoak azkenean zaborraren gaian proiektu bat zeukala zirudienean, Bilduk hutsetik hasi nahi du orain. Egunero obra ziurtagiriekin 1,5 milioi euro jartzen ari gara. Egitasmoek aurrera egiten dute, Bilduri gustatu ala ez». Gaur egungo kudeaketa plana Aldundiak bertan behera uzten badu «gipuzkoar bakoitzari 227 euro kostako» zaiola zehaztu du PSEk. Plana geratzea «erabat» bazter dezan eskatu zion Sernak atzo Lazkaoko Udalari. Gipuzkoako hiru zabortegiak «azkar» ari direla betetzen ohartarazi du, urtean herrialdean sortzen diren 400.000 tona zaborrekin. Horietatik 25.000 tona Igorreko zabortegira (Bizkaia) eramaten direla gogorarazi du, «Gipuzkoarentzat kostu ekonomiko batekin eta errauskailua eraikiko zen baldintzarekin». Bilketa eta tratamendua Herritarrak «nahastea» ere egotzi dio koalizioari, atez ateko bilketa sistema eta errauskailua aurkakoak balira bezala jartzea «engainua» dela esanez: «Gauza bat da zaborra biltzea, eta bestea bildutakoarekin zer egin. Atez ate [...]

Aimar Maiz

Lapke-ko Zubizarretak bi final jokatuko ditu

Lazkaoko Lapke pilota elkarteak asteburu mardula izango du oraingoan ere, Iraitz Zubizarretak batez ere. Bi final jokatuko ditu pilotari lazkaotarrak, bihar Gartzaronen (Nafarroa) Salaberria lagun duela, Burlatako bikoaren kontra. Etzi Logroñoko (Espa...

Aimar Maiz

Herriko preso eta iheslariak gogoratu dituzte Lazkaoko Elkartasun Egunean

Kalez kale euskal preso politikoak etxeratzeko aldarria zabaldu dute gaur Lazkaon, Elkartasun Egunean. Eguerdian hasita, giza-katea egin dute herrian barrena, puntu jakinetan geldituz eta ekitaldi laburrak eginez. Besteak beste, Belen Gonzalez, Xabier ...

Goierriko Hitza

Baserriko emakumeen topaketak 400 lagun inguru bildu ditu Ordizian

‘Zure lana kontuan hartzeko modukoa da’ lemapean, 400 bat lagun elkartu dira gaur goizean Ordizian, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Emakumeek baserrian eta lehen sektoreak egindako lana onartzea eta aitortzea da jardunal...

Ordiziako Hitza

IPUIN KONTAKETA

Udazken Kulturalaren barruan. Gaur, 18:00etan, Idoia Sanchez ipuin kontalariaren saioa helduentzat. Udaletxeko batzar aretoan.

Goierriko Hitza

DANTZA ERAKUSTALDIA

Udazken Kulturalaren barruan. Gaur, 18:30ean, saloi-dantzen erakustaldia. Aguibaile elkarteak eta Dantzaki eskolak parte hartuko dute. Gernika pasealekuko pilotalekuan.

Goierriko Hitza

KONTZERTUA

Udazken Kulturalaren barruan. Gaur, 22:00etan, Lost Chords, Chase de Mayhem eta Sodium Rama taldeen kontzertua. Kiroldegiko gazte lokaletan.

Goierriko Hitza

DANTZA JAIALDIA

Udazken Kulturalaren barruan. Gaur, 19:00etan, Aurtzaka Dantza Taldearen saioa. Gernika pasealekuko pilotalekuan.

Goierriko Hitza

Ordiziako Udalak %3 igoko ditu datorren urteko zergak, KPIa aplikatuta

Ordiziako Udalak KPIaren araberako igoera aplikatuko die datorren urteko udal tasa eta zergei. Igoera hori bataz beste %3koa izango da, eta horrekin, 109.551 euro gehiago jasoko ditu udalak. Atzo iluntzean egin zuten ezohiko osoko bilkuran onartu zuten neurria, Bilduren aldeko zazpi botorekin; EAJko bost zinegotziek eta PSE-EEkoak kontra bozkatu zuten. Bozketaren aurretik, igoera horren arrazoiak azaldu zituen udal gobernu taldeak. Izaro Intsausti zinegotziak azaldu zuenez, “kontutan izanda iaz ez zela igoerarik eman eta Fondo Foraletik datorren urterako aurreikusten den jaitsiera, beharrezkoa da KPIaren araberako igoera” hori onartzea. Bildu koaliazioaren lehentasuna “herritarren eskubideak bermatzea” izan dela azaldu zuen. Hala,  “ez dugu udala baliabide gabe ikusi nahi, baina, honen konponbidea ere ez da herritarren karga fiskala handiagotzea, beraz, oreka mantentzera behartuta gaude”. Bide horretatik, tasa eta zergetan “progresibitatearen irizpidea” aplikatu dutela esan zuen, alegia, “gehien dutenek, gutxien dutenen aldeko esfortzua” egin dezatela lortu nahi dutela. Nazioarte mailako krisi ekonomikoaren eragina, Euskal Herrian eta Ordizian bertan ere nabaritu dela azaldu zuten. “Testuinguru hau aintzakotzat hartuz, biztanleriak sortu ez duen krisi ekonomiko hau biztanleriak berak ordaintzea ekiditea ezinbestekoa” dela esan zuen Intsaustik. “Honenbestez, hobarien politika ezarri dugu, familia bakoitzeko partaide kopurua eta soldaten araberakoak hain zuzen”. Azkenik, “iruzurraren kontrolaren jarraipena” egingo dutela iragarri zuen, [...]

Arkaitz Apalategi

Itsasondon mendi bizikleta zeharkaldian bi ibilbide izango dira aukeran

Itsasondoko Ijitu kirol elkarteak antolatutako mendi bizikleta zeharkaldia bihar arratsaldean jokatuko da, Itsasondoko mendi eremuan. Bi ibilbide prestatu dituzte, 22 eta 30 kilometro luzekoak. Proba 15:30ean hasiko da udaletxe aurretik. Federatuek 10 ...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa