Bihar deklaratuko dute segurarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean

Bihar, urriak 19, goizeko hamarretan hasita deklaratuko dute bost segurarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean «terrorismoa goraipatzea» leporatuta. Ismael Moreno epaileak hemeretzi lagun deitu ditu egunotarako. Hemeretzi lagun horietatik bost dira seg...

Estitxu Imaz

Olaberriko Aizpea gaztandegiak irabazi du Hondarribiko gazta txapelketa

Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga senar-emazteek egindako gaztak irabazi du, hirugarren aldiz, Hondarribiko gazta txapelketa.  Olaberriko Aizpea gaztandegia nagusi izan zen igandean Hondarribiko X. Artzain Gazta Txapelketan, alde oso txikiarekin. Ko...

Aimar Maiz

Gaur aukeratuko dute Sasieta Mankomunitateko Batzorde Errektore berria

Sasieta Mankomunitatea osatzen duten 22 herrietako ordezkariek, gaur arratsaldean egingo den bileran aukeratuko dituzte Batzorde Errektore berriko kideak. Batzarra, 19:00etan izango da. Sasietatik jakitera eman dutenez, “historikoki orain arte, Beasaingo Udaleko ordezkaria izan da beti batzordeko lehendakaria”. Orain arte, eta bihar kargurako aukeratuko duten kideak ordezkatu arte, Hamaikabat alderdiko Juan Martin Aldaregia izan da lehendakaria. Biharko bileraren ondoren, ostegunean egingo dute Gipuzkoako Zaborren Partzuergoko lehendakaria aukeratzeko bilera. Aurreikuspen guztien arabera, ordea, Bildu koalizioaren esku geratuko da. Izan ere, Gipuzkoan dauden zortzi mankomunitatetatik bost Bilduren esku daude maiatzeko hauteskundeen ondoren: San Markos, Urola Kosta, Debagoiena, Tolosaldea eta Urola Erdia. PSE-EE alderdiaren esku daude Txingudiko eta Debabarrenako mankomunitateak. Gaur Goierrin egingo den bileraren ondoren ikusiko da Bilduk seigarren mankomunitateko lehendakaritza lortzen duen, edo EAJ alderdiaren esku geratzen den. Gipuzkoako Zaborren Partzuergoa zortzi mankomunitatetako kideekin eta Gipuzkoako Foru Aldundikoekin osatzen da, eta biztanle kopuruaren arabera banatzen da mankomunitate bakoitzaren boto kopurua: Foru Aldundiak botoen %33 emateko eskumena izango du; San Markosek %29; Txingudik eta Debabarrenak %7; Debagoienak eta Sasietak %6; Tolosaldeak %5; Urola Kostak %4; eta Urola Erdiak %3. Hala, aurreikuspenak betetzen badira, Bilduren esku gera daiteke Partzuergoko lehendakaritza. Lehendakaritza berriak aukeratuta, horien esku geratuko da Gipuzkoako zaborrak nola kudeatu behar diren erabakitzea. [...]

Beasaingo Hitza

Beninen barnetegia egiteko lau mila euro bildu dituzte

Herriak Elkarlanean erakundeak asteburu honetan egin duen Beasian Elkarlanean jaialdian, lau mila euro bildu ditu.  Beninen (Afrika) haurrentzako barnetegi bat eraikitzeko erabiliko dute dirua. Aurreko ostegunetik herenegun arte, hamaika ekintza egin dituzte, eta guztietan, herritar ugarik parte hartu du. Larunbat gaueko afari solidarioan, 140 lagun elkartu ziren Loinazko San Martin plaza azpian. Haurrentzako antolatutako entzierroak ere arrakasta handia izan du. Kale Nagusi osoa umez bete zen jostailuzko zezen aurrean korri egiteko. Honako irudi hauekin laburbildu daiteke Beasain Elkarlanean jaialdiak eman duena:      

Beasaingo Hitza

Segurako Udalak argazki lehiaketa jarri du abian, 2012ko egutegia egiteko

Segurako Udalak Segurako festak eta tradizioak gaitzat izango duen 2012ko egutegia argitaratzeko helburuarekin, IV. Argazkingintza Lehiaketa antolatu du. Urtero bezala, herriko merkatariek eta zerbitzuek laguntza emango dute egutegia kaleratzeko. Seguran erroldatuta dagoen edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan. Ohi bezala, bi modalitate antolatu dituzte: parte hartzaileek argazkiak zuri-beltzean eta koloretan atera ahal izango dituzte. Gehienez hiru lan Lehiakide bakoitzak gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta paperean (gutxienez 10×15 tamainan) eta euskarri zurrunean (CDan) entregatu beharko ditu. Argazkien gutxienezko erresoluzioak 300 pixelekoa izan beharko du. Lanak Segurako udaletxean utzi behar dira urriaren 28ra bitartean, kartazal baten barruan. Kartazalaren barruan, argazkiak sartuko dira, bakoitzaren atzekaldean bere izenburua jarrita, eta baita itxitako kartazal bat ere, egilearen datuekin. Ez dituzte onartuko atzeko aldean egilearen datuak, izena eta abizena, agerian dituzten argazkiak. Sariak Epaimahaia osatzeaz Segurako Udala arduratuko da, eta bi modalitate egon arren, epaimahiko kideek ez dute bereizketarik egingo sariak banatzeko garaian. Bi sari emango dituzte: irabazleak 300 euroko diru-saria etxeratuko du, eta bigarren egiten duenak, berriz, 150 euroko diru-saria. Irabazleen eta aukeratuen zerrenda Segurako udaletxeko iragarki-oholean eta www.seguragoierri.net webgunean kaleratuko dituzte, azaroaren 4an, ostiralean. Sariak bestalde, abenduaren 16an, ostiralean, banatuko dituzte, data horretan Seguran antolatzen duten liburu eta disko azokan. [...]

Estitxu Imaz

Agenda 21eko foroa asteazkenean abiatuko da berriz

Udako etenaren ondoren, asteazkenean egingo dute Agenda 21 foroaren ikasturteko berriko lehen bilera udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Foroaren azken bileran mugikortasunaren gaia landu zuten, eta besteen artean, herriko ‘puntu beltzak’ identif...

Ordiziako Hitza

Al Kaedarekin lotura izatea leporatu dioten legorretarra eta beste lau atxilotuak aske utzi dituzte, behin-behinekoz

Espainiako Auzitegi Nazionalak larunbatean behin-behinekoz libre utzi zituen Hego Euskal Herrian atxilotutako bost pertsona, Magreb Islamdarreko Al Kaeda finantzatzea leporatzen jarraitzen duen arren. Tartean dago Abdelghaffour Bensaoula legorretarra, ...

Aimar Maiz

Bihar egingo dute Murumendi elkartean sagardo lehiaketa

Juan Mari Ayarza saria jasotzen, iaz Bihar arratsaldean egingo dute Murumendi elkartean urteko sagardo lehiaketa (20:00etan hasita). Sagardoa gustuko duten guztiek parte hartu ahalko dute lehiaketan, hau da, sagardozaleek eta sagardogileek. Parte ha...

Beasaingo Hitza

Hauteskunde Errolda aztergai izango da urriaren 10era arte

Datorren azaroaren 20ko hauteskudeei begira, Hauteskunde Erroldan egin nahi diren aldaketak edo zuzenketak egiteko epea ireki du Zumarragako Udalak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du El Salvadorren aurka (39-23)

“Aste zaila pasa dugu, baina partida hau irabazi dugu, eta horrek konfidantza handia emango digu. Hori bai, umiltasunez jarraituko behar dugu lanean, horrek egiten baitu taldea”. Partidaren bukaeran Axio Araña entrenatzaileak jokalariei esandako hitzak dira horiek, El Salvador ahaltsuaren aurka partida ederra jokatu eta erasoko puntu gehigarria lortuta (39-23). Joan den astean Santboianaren aurka galdu ondoren, burukamur antzera itzuli zen taldea Kataluniatik, baina gaurko garaipenak indarra emango die datozen erronkei begira. Etxeko partidak igandeetan jokatu ohitu ditu Ampo Ordiziak, baina jardunaldi honetan larunbatean izan da norgehiagoka. Altamira bete-bete eginda zegoen, eta partida ikusteko giro paregabea, berotso agian. Partidako lehen ordu laurdena oso paretsua izan da, eta espainiarrak izan dira markagailuan aurretik jarri direnak zigor kolpe bati esker. Baina lehen zatiko bigarren erditik aurrera, Arañaren mutilek grina badutela erakutsi dutela, eta atsedenaldira 17 eta 6 aurretik joan dira. Bigarren zati ederra Gogotsu atera dira goierritarrak bigarren zatian, eta partida irabazteaz gain, erasoko puntu gehigarria lortu nahi zutela erakutsi dute zelaian. Matias Tudela izan da 28. minutuan puntu hori ematen zuen entsegua lortu duena, markagailuan 34 eta 9koa jarriz. Emaitza horrekin partida asko ireki da, eta Ampo Ordiziak beste entsegu bat lortu du Krollen eskutik. El Salvadorrek azken minutuetan lortu ditu partidako [...]

Goierriko Hitza

Jende dezente dabil Ordiziako stock azokan

Ordizian merkatari elkarteak udalaren laguntzarekin antolatu duen III. Stock azokak bisitari dezente erakarri ditu bi egunotan. Atzo arratsaldean zabaldu zituen, eta bai atzo, eta baita gaur goiz-eguerdi partean ere asko izan dira gustuko produkturen bat moduan erosteko aukera baliatu dutenak. Guztira 23 dendari ari dira parte hartzen Beti Alai pilotalekuan jarritako azokan, erdiak baino gehiago Ordiziakoak. Modako arropan, eta haurrentza arropa eta osagaietan dago aukera gehien, baina kirol materiala eta bestelako produktuak erosteko aukera badago. Gaur arratsaldean ere zabalik egongo da azoka, eta baita bihar egun guztian ere. Frontoi atarian, berriz, haurrentzako jolasak jarri dituzte, eta haien ondoan, Amatriain fruta dendako Jose Luis Amatriain piparrak erre eta saltzen ari da. Pintxo poteoa tabernetan Herriko tabernariek ere bat egin dute asteburuko azokarekin, eta pintxo-potea egingo dute; hau da, pintxoa eta edaria prezio berezian jarriko dituzte. Gaur (18:00-21:00) eta bihar (12:00-14:30) gozatu ahal izango da eskaintza horrekin Martinez, Ostadar, Aldasoro, Haizpe, Pottoka, Pias, Olano eta Amonane tabernetan.  

Goierriko Hitza

Majori kiroldegiko langileei 90.000 euroko mailegua emango die Ordiziako Udalak

Ordiziako Majori kiroldegia kudeatzen zuen Igeriketa Lantzen SL enpresa hartzekodunen lehiaketan sartua dagoela ikusita, eta kontuan izanda kiroldegiko langileek azken hiru hilabeteetako soldata ez dutela kobratu, Ordiziako Udalak 90.000 euroko mailegua emango die kiroldegiko langileei. Hala erabaki zuen atzo iluntzean Udalbatzak aho batez. Bilduko zazpi ordezkarik, EAJko bostek eta PSE-EE bakarrak osatzen dute ekainean sortu zen Udalbatza. Interesik gabeko mailegua izango da, eta diru hori banatzerako garaian orain arteko ordainsariak hartuko dituzte kontuan. Kiroldegian soldata handiena zuen langileari 3.000 euro emango dizkiete, eta hortik aurrera propontzioan emango diete mailegua. 3.000 euro jasoko dituen langile horrek 150 euro itzuli beharko dizkio hilean udalari, eta gainontzekoek gutxiago, jaso duten diruaren proportzioaren arabera. 2012. urteko urtarrilaren 1etik aurrera hasi daitezke dirua itzultzen. Langileek nahi dutenean amortizatu ahal izango dute aipatutako mailegua. Igor Eguren alkatearen arabera, udalaren nahia kiroldegiak zerbitzua ematen jarraitzea da, eta horretarako beharrezkoa ikusi dute mailegu hori ematea. “Egoera legeztatzen den bitartean kiroldegiko langileak bertan jarraitzea beharrezkoa da, eta beraiei eragiten dien egoera konpontzea ere bai”. Oposiziko alderdietako bozeramaileek, Jose Migel Santamariak (EAJ) eta Iñaki Dubreuilek (PSE-EE) bidezkoa ikusi zuten egindako proposamena, eta horregatik erabaki zuten baiezko botoa ematea. Udalak eta Igeriketa Lantzen enpresak zuten kontratua bihar, urriak 1, bukatuko da, [...]

Ordiziako Hitza

CAFek 39 tren egingo ditu Houstongo metroarentzat

CAFek irabazi du Houstongo (AEB) metroarentzat 39 tren egiteko lehiaketa, 153,1 milioi dolarren truke (112 milioi euro inguru). Duela urtebete Houstongo metroak bertan behera utzi zuen CAFekin zuen kontratua, irregulartasunengatik.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa