Enrike Zaldua kazetari zumarragarrak New Yorkeko Irailaren 11ko atentatuetan hartutako irudien proiekzioa egingo dute

New Yorken duela hamar urteko irailaren 11an izandako atentatuetako lekukotza jaso zuen Enrike Zaldua kazetari zumarragarrak. Bihar, hamargarren urtemugaren harian, irudi horiek emango dituzte Zelai Arizti Kultur Etxean, 19:00etan. Zalduak aurretik au...

Goierriko Hitza

Emaileek odola emateko aukera berri bat izango dute gaur Zelai Ariztin

15:15etik 20:15era izango da odola emateko aukera Zelai Arizti kultur etxean; emaile izateko nahikoa da 18 urtetik gora izatea, 50 kilotik...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Trikornio txapelketa

L.H. 5 eta 6 eta D.B.H. 1 eta 2ko gaztetxoei zuzenduriko kirol txapelketa jokatuko da Urriaren 1ean, larunbatez, Sogintxulo Aisialdi taldeak gidaturik.

Legazpiko Hitza

Agifesen hitzaldia

“Urola Garaiako Agifes elkarteak antolaturiko hitzaldia” 18:00etan kultur etxeko areto nagusian.

Legazpiko Hitza

Oripaviren hitzaldia

“Zailtasunak ikaste prozezuan”. 14-17 urte bitarteko gurasoei zuzendua. 18:00etan Kultur Etxean. Hezitzaileei zuzenduriko Oripavi elkartearen htzaldi-tailerra.

Legazpiko Hitza

Zinema

“Más allá de la vida” pelikularen emanaldia. 19:30etan Latxartegi Aretoan.

Legazpiko Hitza

Iaz baino gazta gaztagile gehiagok parte hartuko dute Ordiziako lehiaketan

Datorren asteazkenean egingo dute Ordiziako Euskal Jaietako aparteko feria. Latxa Ardien Gazta Lehiaketa izan ohi da ikusmin handiena sortzen duen ekitaldia, baina horrekin batera, ganadu, oilo, fruta eta barazki lehiaketak ere egingo dituzte egun berean. Gaur goizean Donostiako Kutxaren egoitzan egin duten ekitaldian, azokaren eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren inguruko berri eman dute. Idiazabal Jatorri Izendapenean 125 ekoizle daude aurten, iaz baino 6 gehiago. Gehienak gazta ekoizten hasi nahi duten artzain gazteak direla azaldu du Miriam Molina, jatorri izendapenaren batzordeko lehendakariak. Ordiziako lehiaketan ere iaz baino gaztagile gehiagok hartuko dute parte. Izena emateko epea ixteko ordu batzuren faltan, 70 bat ekoizlek parte hartuko dutela aurreratu du Molinak (iaz 64 izan ziren). Aurten 38. urtea beteko du lehia horrek. Bihar goizeko 10:30ean hasiko da epaimahaia gaztak probatzen, Juan Mari Arzak sukaldaria epaimahai-buru dela. Sari banaketa eta ondorengo enkantea berriz, 13:30ak aldean izango dira. Berrikuntzak ferian Euskal Jaia, «euskal kultura eta nortasuna aldarrikatzeko eta zabaltzeko festa» dela azaldu du Igor Eguren alkateak, Donostian egindako aurkezpen ekitaldian. Bere ustetan, «baserritarrak izaera horren parte» dira, eta feriak, «haien lana ezagutarazteko eta bultzatzeko» balio du. Horregatik, ordiziarren eta inguruko herrietako jendearen partehartzea eskatu du. Asteazkeneko feriak izango dituen berritasunak ere azaldu ditu Egurenek. Batetik, Jose Castillo [...]

Arkaitz Apalategi

Kantu Afaria irailaren 9an egingo dute Legazpin

Legazpiko kantu afaria irailaren 9an egingo dute aurten. 21:00etan Euskal Herria plazan elkartuko dira. Antolakuntzan aldaketak egingo dituzte aurten, eta ez dute ez ogitartekorik ez ardorik eskainiko. Abestien liburuxka salgai jarriko dute eta ogitart...

Legazpiko Hitza

Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia egingo dute bihar goizean

Igartza Igeriketa Taldeak antolatuta, XXIV. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia, eta Leire Contrerasen omenezko hamargarrena jokatuko da bihar Antzizar kiroldegian. Goizeko 10:30ean hasiko da festa giroko txapelketa, antolatzaileen arabera, «sariketa bat baino gehiago festa bat» izango baita. Igartza elkarteko Gorka San Sebastianek azaldu duenez, «herriko eta inguruko gazteen eta helduen artean igeriketa bultzatzea da helburua», eta horrek emango dio beste urte batez festa itxura biharko txapelketari. Azken urteetan bezala, bihar ere Legazpiko, Ordiziako eta Usurbilgo (Gipuzkoa) igeriketa taldeetako igerilariak Beasaingoekin batera ariko dira, Igartza taldeak gonbidatuta. Hala ere, txapelketa irekia dela azpimarratu du San Sebastianek, eta nahi duten igerilari guztiek parte hartu dezaketela. Iaz 150 parte hartzailek eman zuten izena, eta aurten dagoeneko 120 igerilaritik gora daude apuntatuta. San Sebastianen arabera, aurten ere iazko kopurua berdintzera iritsiko dira. Oraindik izena eman ez dutenek, gaur eta bihar dute aukera. Gaur arratsaldean Antzizar kiroldegian egongo dira Igartza taldekoak, eta bihar 10:00ak arte ere eman ahalko da izena. Haurrek, gazteek eta helduek parte hartu dezakete sariketan. Bihar egingo duten festarekin, aurreko denboraldian igerilariek egindako «lan biakina» agerian utzi nahi dute antolatzaileek, eta «aurtengo denboraldiari hasiera on bat eman». Txapelketatik festara saltoa Hogeita lau urte hauetan ez du etenik izan Antzizar Igeriketa Sari Herrikoiak. Ezta [...]

Eskeine Legorburu

Zarautz hartuko du etxean bihar Beasainek

Beasain futbol taldeak Zarautzen aurka jokatuko du bihar, 18:00etan, Loinatz futbol zelaian. Denboraldiko bigarren partida izango da biharkoa. Beasaindarrak laugarren postuan daude sailkapenean, aurreko larunbatean Zamudioren aurka huts eta bat irabazi...

Beasaingo Hitza

URZU plataformak bilera egingo du igande honetan

15M mugimneudaren ostean sortutako plataformak bertaratzeko deia egin die herritarrei, bilkura igande honetan izango da Areizaga-Kalebarren plazan 20:00etan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ordiziako azokako II. Argazki Lehiaketa antolatu dute

Iaz hasitako bidetik, bigarren urtez egingo dute Ordiziako azokako argazki lehiaketa. Euskal jaietako aparteko feriarekin hasi eta irailaren 30era arteko epea izango dute argazkilariek beraien lanak bidaltzeko. Lehiaketarako gaia, Bizitza Ordiziako Az...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa