Ampo Ordiziak ezin izan du Santboianarekin eta zazpi puntura du orain liderra
Eguberrietako atsedenaren ondoren, Ordiziako errugbi zaleak gogotsu zeuden, berriz ere goi mailako partida bat ikusteko. Eta hala izan zen, nahiz eta etxeko taldeak liderraren aurrean makurtu egin behar izan zuen azkenean. Seat Santboiana taldeak, lidertzari eusten badio, zerbaitegatik dela erakutsi zuen igandean, Altamiran. Maila horretako arerioen kontra garesti ordaintzen dira huts egiteak, eta etxekoek azken minutuetara arte gogor eutsi bazioten ere, katalanak izan ziren nagusi. Ampo Ordiziak liga denboraldiko aurreneko porrota jaso du etxean. Kiroltasunez onartu dute ordea. Axio Arañaren hitzetan, «kolpe hau lehenbailehen asimilatu behar dugu, aurrerago berriz gerta ez dadin». Izan ere, ziur da entrenatzailea, igandekoa «konpontzeko aukerak» izango dituztela. Oraindik ere liga galdutzat ematen ez duten seinale. Aurreneko minututik gauzak bere tokian jarri nahian atera zen Seat Santboiana. Liderrak bere eremua markatu nahi izan zuen zelaian, eta bigarren minuturako, etxekoen akats bat aprobetxatuta, baloia errekuperatu eta kontraerasoan aurreneko entsegua egin zuten. Thompsonek ere ez zuen hagetara huts egin, eta 0 eta 7 aurretik jarri ziren katalanak. Partida aldapa gora jarri zen etxekoentzat. Ordiziarrek zigor kolpe bat behartzea lortu zuten, baina 10. minuturako, beste baloi bat lapurtu eta bigarren entsegua egin zuen Santboianak. Aldea hamabi puntukoa zen ordurako. Etxekoek ez zuten etsi Emaitza kontrakoa izan arren, ordiziarrek ez [...]
Eguberrietako atsedenaren ondoren, Ordiziako errugbi zaleak gogotsu zeuden, berriz ere goi mailako partida bat ikusteko. Eta hala izan zen, nahiz eta etxeko taldeak liderraren aurrean makurtu egin behar izan zuen azkenean. Seat Santboiana taldeak, lidertzari eusten badio, zerbaitegatik dela erakutsi zuen igandean, Altamiran. Maila horretako arerioen kontra garesti ordaintzen dira huts egiteak, eta etxekoek azken minutuetara arte gogor eutsi bazioten ere, katalanak izan ziren nagusi.
Ampo Ordiziak liga denboraldiko aurreneko porrota jaso du etxean. Kiroltasunez onartu dute ordea. Axio Arañaren hitzetan, «kolpe hau lehenbailehen asimilatu behar dugu, aurrerago berriz gerta ez dadin». Izan ere, ziur da entrenatzailea, igandekoa «konpontzeko aukerak» izango dituztela. Oraindik ere liga galdutzat ematen ez duten seinale.
Aurreneko minututik gauzak bere tokian jarri nahian atera zen Seat Santboiana. Liderrak bere eremua markatu nahi izan zuen zelaian, eta bigarren minuturako, etxekoen akats bat aprobetxatuta, baloia errekuperatu eta kontraerasoan aurreneko entsegua egin zuten. Thompsonek ere ez zuen hagetara huts egin, eta
0 eta 7 aurretik jarri ziren katalanak. Partida aldapa gora jarri zen etxekoentzat.
Ordiziarrek zigor kolpe bat behartzea lortu zuten, baina 10. minuturako, beste baloi bat lapurtu eta bigarren entsegua egin zuen Santboianak. Aldea hamabi puntukoa zen ordurako.
Etxekoek ez zuten etsi
Emaitza kontrakoa izan arren, ordiziarrek ez zuten etsi, eta aurreneko zatia bukatzerako, partida berdintzea lortu zuten. Hori bai, ordiziarren estiloan, lan eta ahalegin handiarekin. Krollek bi zigor kolpe gauzatu zituen, eta 36. minutuan, Freemanen entseguak hamalauna jarri zuen markagailua.
Atsedenalditik bueltan, ordea, aurreneko zatiko eskema berbera errepikatu zen. Katalanak indarrean atera ziren, eta konturatzerako Marletek entsegua egin zuen bisitarien alde. Etxekoentzat ordagoa botatzeko garaia iritsi zen, eta Freemanek, talde osoak lagunduta, entsegua egin eta berriz ere puntu bakarrera jarri zuen taldea. Handik aurrera, ordea, horma baten kontra aritu behar izan zuten etxekoek. Defentsa gogorra eta arrisku handiko kontraerasoa duen taldea da Santboiana; hain zuzen ere, lapurtutako baloi bat izan zen Le Rouxek entsegua egiteko aprobetxatu zuena. Azken minutuan, Thompsonek zigor kolpe batekin erabaki zuen lehia, 21 eta 32.
Errebantxa, kopan
Igandeko partidaren errebantxa hartu nahi izatera, Ampo Ordiziak ez du askorik itxaron beharko. Izan ere, datorren asteburuan elkarren kontra ariko dira, berriz ere, bi taldeak. Espainiako Kopako partida izango da, eta hura ere, Altamiran jokatuko dute.













