
Bihar iluntzean Giusseppe Verdi konpositorearen Macbeth operaren lehen zatia proiektatuko dute Legazpin. 20:30ean hasiko dute emanaldia, kultur etxean. Bigarren zatia urtarrilaren 18an proiektatuko dute, ordu eta leku berean. Bestalde, opera emanaldiak...

Ordizian lantzen ari diran Hiri Segurua egitasmoaren inguruko hitzaldia egingo dute etzi. Herriko toki guztietan sentitzen al gara seguru emakumeok? izena eman diote saioari, eta bertan, genero eta hirigintza ikuspegiak landuko dituzte. Murgibe etxek...

Herri antzokiak antolatzen dituen zine alternatiboko saioen barruan, Natalie Smirnoff zinemagilearen Rompecabezas filma eskainiko dute. Filmak, Urrezko Hartza saria jaso zuen Berlinale jaialdian. Saioa, bihar izango da, 20:30ean.

Mende laurdena bete du Astotxo eguneko antzezpenak. Egiptorako ihesa antzezpenaren zilarrezko ekitaldia izateak markatu du aurten Lazkaoko festa, herenegun. Haurrei iritsarazi diete etorkizunerako giltza, jarraipidea ziurtatzen haste aldera desfilea egin baitzuten hogeita hamar bat haurrek herri antzerki nagusiaren aurretik. Geroa irudikatu zuten nolabait, jarraian helduek egin zuten antzeko ibilaldia eginda. Astoa izan zen, esan gabe doa, Astotxo eguneko figura garrantzitsuena. Goiz-goizetik 70 bat buru jarri zituzten Gipuzkoa osoko ganaduzaleek plazan, erakusketan. Bien bitartean, moja zistertarren Santa Ana komentura etengabe ibili zen jendea sartu-irtenean, festaren sorburuan dagoen eskultura multzoa ikusi —agintariengandik ihesi, Mariak eta Josek Jesus haurra Judeatik Egiptora asto gainean eraman zuteneko pasartea oroitzen du—, salda beroa hartu, eta egunaren nahitaezko ikur diren obleak erosteko. Mantsotik esnatu zen igandea, bisitarien ibilaroari dagokionez. Enkarterrietako astoa — Euskal Herrian berezko arraza— berreskuratzeko eta duela urte batzuk egon zen bezala galbidetik ateratzeko ekimenez, enparantza nagusia erakusketa leku izan zen. Kalifikazio ofiziala burutu zuten, bigarren aldiz. Hamabost buru ikuskatu zituzten albaitariek, eta seik lortu zuten arraza garbiari legozkiokeen ezaugarrien ziurtagiria. Gainontzekoak «txikiegiak edo gazteegiak» izateagatik geratu ziren aitortza hori gabe. Kalifikazioa jaso zutenetatik bi, gainera, Gipuzkoako XIII. Lehiaketaren finalera igaro ziren. Ezinbesteko baldintza da kalifikazio ofiziala edukitzea lehiaketara aurkezteko. Eguerdian hasi zen asto lehiaketaren [...]

Beste urte batez helburua lortu dute. Goierri beheko hiru ikastolek –Ordiziako Jakintzak, Lazkaoko San Benitok eta Beasaingo Andramendik– Hazia elkartearekin batera Ordizian antolatu duten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia arrak...

Eguberrietako atsedenaren ondoren, Ordiziako errugbi zaleak gogotsu zeuden, berriz ere goi mailako partida bat ikusteko. Eta hala izan zen, nahiz eta etxeko taldeak liderraren aurrean makurtu egin behar izan zuen azkenean. Seat Santboiana taldeak, lidertzari eusten badio, zerbaitegatik dela erakutsi zuen igandean, Altamiran. Maila horretako arerioen kontra garesti ordaintzen dira huts egiteak, eta etxekoek azken minutuetara arte gogor eutsi bazioten ere, katalanak izan ziren nagusi. Ampo Ordiziak liga denboraldiko aurreneko porrota jaso du etxean. Kiroltasunez onartu dute ordea. Axio Arañaren hitzetan, «kolpe hau lehenbailehen asimilatu behar dugu, aurrerago berriz gerta ez dadin». Izan ere, ziur da entrenatzailea, igandekoa «konpontzeko aukerak» izango dituztela. Oraindik ere liga galdutzat ematen ez duten seinale. Aurreneko minututik gauzak bere tokian jarri nahian atera zen Seat Santboiana. Liderrak bere eremua markatu nahi izan zuen zelaian, eta bigarren minuturako, etxekoen akats bat aprobetxatuta, baloia errekuperatu eta kontraerasoan aurreneko entsegua egin zuten. Thompsonek ere ez zuen hagetara huts egin, eta 0 eta 7 aurretik jarri ziren katalanak. Partida aldapa gora jarri zen etxekoentzat. Ordiziarrek zigor kolpe bat behartzea lortu zuten, baina 10. minuturako, beste baloi bat lapurtu eta bigarren entsegua egin zuen Santboianak. Aldea hamabi puntukoa zen ordurako. Etxekoek ez zuten etsi Emaitza kontrakoa izan arren, ordiziarrek ez [...]

Bihar arratsaldean, asteazkena, Legazpiko Gazte Asanbladak inauteriak antolatzeko bilera bat egingo du. 19:00etan bilduko dira, ekonomatoan (iaz karroza egin zuten lekuan). Herriko gazteei, bileran eta inauterietako larunbateko festan parte hartzek...

Goierriko eta Tolosaldeko ONCEren saltzaileek, Eguberrietako saskia eta telebista bat zozkatu dituzte bere ohiko bezeroen artean. Telebista Alberto Etxebarrieta ordiziarrak (irudian, Luis Miguel Seoane saltzailearekin) irabazi du. Saskia, berriz, Mig...

Egoitz Irizar saria jasotzen, Jazpanako Amagoia Aiestaranen eskutik Jazpana Fest! jaialdiak emandakoa iruditan bildu dute antolatzaileek, iazko urrian egindako jaialdian ateratako argazkiekin erakusketa osatu baitute. Jaialdiaren barruan antolatutako argazki rallyra aurkeztutako argazkiak dira erakusketan ikusi daitezkeenak, guztira, 30 argazki inguru. Argazkilariak Mikel Lopez , Julen Garcia, Iker Zubizarreta, Irene Mariscal, Raul Piñeiro eta Egoitz Irizar izan dira. Bakoitzaren bizpairu argazki zintzilikatu dituzte Usurbeko hormetan. Rallyko parte hartzaileen argazkiez gain, antolakuntza lanetan aritu den Garbiñe Irizarren argazkiak ere ikusi daitezke. Erakusketa igandera arte egongo da irekita, ohiko ordutegian. Aurtengo argazki onenaren sariaren irabazlea Egoitz Irizar izan da, Willis Drummon taldeko Jurgi abeslariari ateratako argazki arekin. Irizarrek, Alzuri dendan erabiltzeko 200 euroko txekea jaso zuen larunbatean, erakusketaren irekiera ekitaldian. Sari banaketaren ondoren, Keu Agirretxea abeslariak kontzertu akustikoa egin zuen erakusketa gelan bertan. Jazpanako antolatzaileek esan dutenez, 25 lagun inguru elkartu ziren bizkaitarraren emanaldian, eta kontzertuan «giro goxoa eta familiarra» nagusitu zen. Ia ordubeteko saio eskaini zuen Agirretxeak Beasainen. Goierriko Kasta, etzi Aurten lehen aldiz, Gabonetako Jazpana antolatu dute jaialdiko arduradunek, eta egitarau horren barruan txertatu dituzte erakusketa eta Agirretxearen kontzertua. Baina erakusketa antolatzeko ardura hartzeaz gain, Goierriko Kasta taldeko kideei ere bertan egoteko gonbita luzatu zieten Jazpanakoek. Hala, etzi iluntzean, 19:30etik aurrera, [...]


