Hiri segurua egitasmoaz hitz egingo dute etzi
Ordizian lantzen ari diran Hiri Segurua egitasmoaren inguruko hitzaldia egingo dute etzi. Herriko toki guztietan sentitzen al gara seguru emakumeok? izena eman diote saioari, eta bertan, genero eta hirigintza ikuspegiak landuko dituzte. Murgibe etxek...
Ordizian lantzen ari diran Hiri Segurua egitasmoaren inguruko hitzaldia egingo dute etzi. Herriko toki guztietan sentitzen al gara seguru emakumeok? izena eman diote saioari, eta bertan, genero eta hirigintza ikuspegiak landuko dituzte. Murgibe etxekoek, Hiri Segurua egitasmoaren barruan ateratako ondorioak ere azalduko dituzte. Saioa Barrena jauregian izango da, 18:00etan.













