‘Macbeth’ opera eta zarzuela emanaldi bat urtarrilean
Bihar iluntzean Giusseppe Verdi konpositorearen Macbeth operaren lehen zatia proiektatuko dute Legazpin. 20:30ean hasiko dute emanaldia, kultur etxean. Bigarren zatia urtarrilaren 18an proiektatuko dute, ordu eta leku berean. Bestalde, opera emanaldiak...
Bihar iluntzean Giusseppe Verdi konpositorearen Macbeth operaren lehen zatia proiektatuko dute Legazpin. 20:30ean hasiko dute emanaldia, kultur etxean. Bigarren zatia urtarrilaren 18an proiektatuko dute, ordu eta leku berean.
Bestalde, opera emanaldiak antolatzen dituen lagun talde bera, Zarzuela emanaldiak egiten ere hasiko da. Urtarrilaren 25ean egingo dute lehen proiekzioa: Ainhoa Arteta eta Zarzuela antologia eskainiz. Hau ere 20:30ean proiektatuko dute, kultur etxean.













