Julen Balerdi idiazabaldarrak irabazi du Bidania-Goiatzeko Mendi Duatloia
Podiuma erabat goierritarra izan da gizonezkoen bakarkako mailan. Bigarren sailkatu da Josu Urrestarazu herritarra eta hirugarren egin du Pello Olaberria mutiloarrak.
Pello Olababerria eta Josu Urrestarazu Julen Balerdi garailea besotan hartuta garaipena ospatzen helmugan. Zabalafoto Larunbat arratsaldean jokatu zen Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko (EHMDZ) azken aurreko proba, Bidania-Goiazko lehenengo mendiu duatloian. Euria eta lokatza izan ziren arratsaldeko beste protagonistak, korrikalariekin batera.
Gizonezkoen bakarkako mailan, korrikalari goierritarrak izan ziren jaun era jabe. Julen Balerdi idiazabaldarrarentzat izan zen garaipena, Josu Urrestarazu herrikideak eta Pello Olaberria mutiloarrak jarraituta.
Balerdik lehendabiziko postuetan amaitu du parte hartu duen EHMDZ zirkuituko lasterketa guztietan — Kanpezun, bigarren; Ibarran, bosgarren eta Idiazabalen, laugarren—, baina orain arte irabazlearen loriarik probatu gabea zen.
Nesken bakarkako mailan Maitane Garmendia ibartarra izan da irabazlea. Erreleboka Asier Altuna eta Koldo Herrerak irabazi zuten gizonezkoetan eta Olatz Salaberriak eta Iban Orbegozok mistoetan.
EHMDZko egutegia osatzen duten 9 lasterketetatik 8 osatuta, Adunan jokatuko da azken lasterketa larunbatean. Lasterketaren ondoren, bazkaria egingo dute sagardotegian, ondorengo festarekin batera.













