Atletismoa

Idiazabalgo Herri Kroserako izen ematea irekita

Idiazabalgo Herri Kroseko irudi bat, aurtengo urtarrilean. Lide Egizala

2027ko urtarrilaren 31n jokatuko da Idiazabalgo Herri Krosaren 46. edizioa. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, dagoeneko irekita dago izen ematea Rock The Sport plataformaren bidez. Izen ematea urtarrilaren 17ko gauerdira arte egongo da zabalik.

Abenduaren 31ra bitartean izen ematen dutenentzako prezioa 12 eurokoa izango da. Urtarrilaren 1etik aurrera, berriz, 20 eurora igoko da.

Ohi bezala, 12:00etan emango diote hasiera kadeteen, helduen eta beteranoen mailako lasterketei. Aurretik, 10:45ean irtengo dira benjamin, kimu eta haurren mailako korrikalariak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa