Aralarrek Zumarragako udal aurrekontuei egindako emendakinak eta zuzenketak aurkeztu ditu

Zumarragako panoramika. Gotzon Aranburu

Zumarragako Aralarrek 2012ko behin behineko aurrekontuei egindako emendakinak eta zuzenketak aurkeztu ditu. Elkartegintzan eta herrigintzan ari diren gizarte erakundeei dirulaguntzak mantentzearen alde egin dute, %25eko igoera proposatuz. Aurrekontuetan pisu gutxi duten hainbat ataletan udal gobernuak egindako jaitsieren kontra, zuzenketak egin dituzte, atal horiek ondokoak dira: euskararen sustapena, ingurumena, berdintasuna, industria garapena, giza eskubideak eta partaidetza. Udalaren funtzionamendurako gastuak jaisteko ahalegin handiagoa egin daitekeela uste dute Aralarreko kideek, gastuak murrizteko hainbat zuzenketa aurkeztu dituztelarik.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa