Arrospidek irabazi, Zalduak galdu
Angel Arrospide zumarragarrak eta Mugerza II.ak Urrezko Aizkorako finalerdietarako sailkatzea lortu dute. Lopez Azpilikueta eta Erasun gainditu zituzten atzo goizean Urretxun jokatu zuten kanporaketan. Zilarrezko mailako bigarren jardunaldian, Xabier Zaldua zumarragarrak eta Dorronsorok ezin izan zituzten Mugerza eta Larrañaga mendean hartu. 150 ikusle inguru batu ziren Ederrena pilotalekuan ospatu zuten aizkora jaialdian. Saio polita izan zen. Gotzon Aranbururen bideoa.













