Andramendi Ikastolak ate irekien jardunaldia egingo du etzi
Andramendi ikastolak ate irekien jardunaldia egingo du etzi, 16:00etatik aurrera, bere hezkuntza proiektuaren berri emateko, eta gurasoek ikastola ikusi eta ezagutu dezaten. Astelehenean, berriz, aurkezpen bilera egingo dute ikastolako arduradunek, 16:...
Andramendi ikastolak ate irekien jardunaldia egingo du etzi, 16:00etatik aurrera, bere hezkuntza proiektuaren berri emateko, eta gurasoek ikastola ikusi eta ezagutu dezaten. Astelehenean, berriz, aurkezpen bilera egingo dute ikastolako arduradunek, 16:00etan euskaraz eta 18:00etan erdaraz. Astelehenean ere egongo da ikastola ikusteko aukera. Bi aurkezpen ekitaldietan, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute ikastolan. Matrikula epea astelehenean hasiko da, eta otsailaren 10ean amaitu. Matrikula egin nahi duenak idazkaritzara joan behar du, 09:30etik 12:00etara eta 15:00etatik 18:00etara bitartean. Informazio gehiago jasotzeko www.beasaingoikastola.com helbidean eskura daiteke, edo telefonoz 943 88 96 17 zenbakian.